230 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

¿Nork aurkeztu behar du?

Hurrengo paragrafoan aipatzen diren sarietako bat ordaintzen duten subjektuek dute 230 eredua aurkezteko obligazioa betiere atxikipenak edo konturako  sarrerak egitera behartuta badaude.

Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietate Estatalak nahiz autonomia erkidegoetako organo edo entitateak antolatutako loteria eta apustuen sariak, Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetatik datozenak eta, orobat, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari baimendutako joko-modalitatetik eratorritakoak daude atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta.

¿Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilabetean ordaindutako sariak eta atxikitutako zenbatekoak aitortzen dira jasotzaileen ohiko bizilekua edo helbide fiskala Gipuzkoa bada.

Hurrengoak dira salbuetsita dauden kopuruak:
-   2.500 euro 2018/07/05 arte lortutako sarientzat.
- 10.000 euro 2018/07/05etik aurrera lortutako sarientzat.
- 20.000 euro 2019an lortutako sarientzat.
- 40.000 euro 2020/01/01etik aurrera lortutako sarientzat.

Salbuespena aplikagarria izango da baldin eta loteriako dezimo, zatiki edo kupoiaren zenbatekoa, edo egindako apustuarena, gutxienez 0,50 eurokoa bada. Zenbatekoa 0,50 eurotik beherakoa denean gehieneneko zenbateko salbuetsia proportzionalki murriztuko da.

Sariak titulartasun partekatua duenean zenbateko salbuetsia titularkideen artean hainbanatuko da, bakoitzari dagokion kuotaren arabera.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez: Zergabidea plataforma erabiliz.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

350/2014 Foru Agindua, maiatzaren 27koa, 230 eredua,"Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa." onartzen duena.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)

210 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak.