341 BEZa: Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen bereziaren konpentsazio eskaera

Nork aurkeztu behar du?  

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzaren Erregimen Bereziari atxikita egonik, likidazio aldian, Batasun barruko esportazio edo emateak egin dituzten zergadunak, edota ezarri gabeko hartzaileei erregimen bereziko zerbitzuak eman dizkietenak, erregimen berezian aurreikusitako konpentsazioa jasotzeko eskubidea izanik.

Zer aitortzen da?  

Aurreko hiruhilekoan egindako batasun barruko emateak, esportazioak eta erregimen berezian sartuta egonik, ezarri gabeko hartzaileei emandako zerbitzuak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • PapereanHerritarren Arretarako bulegoetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
  • Internetez: Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da, aurreko hiruhileko bakoitzeko konpentsazioetarako, eta hurrengo urteko urtarrilaren lehen 30 egun naturalen barruan laugarren hiruhilekoari dagozkion konpentsazioetarako.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

1280/2001 Foru Agindua, abenduaren 14koa, BEZaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza erregimen berezian konpentsazioen ordainketa eskatzeko erabiliko den 341 eredua onartzen duena (2002-01-3ko GAO) (PDF)

Informazio interesgarria

  • Aipaturiko konpentsazioen eskaeraren erregulazioa Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko  102/1992 Foru Dekretuaren 130 eta 131. artikuluetan biltzen da.

Lotutako zergak (ereduak)

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketa urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa