353 Entitate taldea. Baterako eredua. Aitorpen-likidazioa hilabeterokoa

Nork aurkeztu behar du?

Entitate taldearen ordezkaria den sozietate nagusiak aurkeztuko du soilik. Beti ere, 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den erregimena aplikatuko duen entitate taldea bada.

Zer aitortzen da?

Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenen emaitzen batura aitortuko dute, urtarriletik azarora 322  eta abenduan 393 ereduena.

Entitate taldeari dagokion baterako aitorpen-likidazioa, erregimen berezia aplikatzen duten entitateek banakako aitorpena, aurkeztean aurkeztu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: ZergaBidea plataforma ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.

Aurkezteko lekuak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hilabeterokoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da. Abendukoa urtarrilaren lehen 31 egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

46/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 322 eta 353 ereduak aldatzen dituena (PDF)

1/2016 Foru Agindua, urtarrilaren 4koa, zerga arloko zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duena (pdf)

 

Informazio interesgarria

Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.

Lotutako zergak (ereduak)

039 Entitate taldeen araubide bereziaren inguruko datuak

322 Entitate taldea. Banakako eredua