Zergari lotu gabeko kasuak eta zergaz salbuetsitakoak

Zergari lotu gabeko kasuak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak bost kasu aurreikusten ditu zergari ez lotzekoak (hau da, ez dago egitate ezargarririk):

Hona hemen zergari lotu gabeko kasuak:

1.a) Enpresen aktibo finkokoak diren ondasunak besterentzea, baldin eta, besterendu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon badira.

  • Helburua da ondasunen besterentze hutsak ez egotea Zergari lotuta, ondasun horiek enpresen merkataritza trafikoaren xedea ez direnean.
  • Era berean, helburua da benetako ondare eragiketak ez agertzea ondare besterentzeak balira bezala. Horretarako, exijitzen da ondasunak gutxienez 2 urtez egotea enpresaren ibilgetuan.

1.b) Saltzailearen erabilera partikular eta pribaturako ondasunak saltzea, baldin eta epe berdinean erabili baditu.

  • Arauak lortu nahi du ondasun erabilien benetako salmentak ez gelditzea zergapetu gabe. Saltzailearen erabilera pribaturako ondasunen salmenta partikularrak bakarrik uzten ditu egitate ezargarritik kanpo, baina betiere, jarduera ekonomikotzat hartzen ez badira.

2. Lan pertsonalen edo zerbitzu profesionalen ordainez jasotzen diren produktuen salmenta.

  • Lan pertsonal edo profesionalengatik salgaietan jasotzen den produktua diru likido bihurtzea da helburua.

3. Artikuluak establezimendua apaindu edo edertzeko asmo hutsez erakustea. Aldiz, bezeroentzako opari moduko artikuluak erakustea Zergari lotuta egongo da.

4. Txikizkako salmenta denean, eragiketa bakar bat edo eragiketa isolatua egitea.

  • Jarduera ekonomiko mota guziak zergapetzea saihestu nahi da, ez baita ohikotasunik exijitzen.

5. Instrukzioaren 3.5 erregela: Norberaren garraiobideak erabiltzea edo norberaren tailerretan konponketak egitea ez da jarduera ekonomikotzat hartuko, betiere batzuen zein besteen bitartez hirugarrenei zerbitzurik eskaintzen ez bazaie.

Salbuespenak

1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikulua(PDF) aldatu da, hain zuzen ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren salbuespenak arautzen dituena. Bi salbuespen berri ezarri dira:

  1. Salbuespena jarduera hasteagatik.
  2. Negozio zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa izateagatiko salbuespena.