Aurkeztu beharreko egiaztagiriak


Zenbait Garraiobideren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioarekin (565 eredua) batera, honako agiriak aurkeztu behar dira:

  1. Zergapekoaren identifikazio fiskaleko agiriaren fotokopia.
  2. Garraiobidearen erosketa faktura, jatorrizkoa eta fotokopia.
  3. Ikuskapen teknikoaren fitxa edota ezaugarri teknikoen orria (ibilgailu, urontzi edo aireontzia den), jatorrizkoa eta fotokopia.
  4. 309 eredua, diru sarrera egindakoan, baldin eta matrikulatutako ibilgailua Europar Batasunean Espainiaz bestelako estatu kide batean erositako garraiobide berri bat denean eta subjektu pasiboak aldizkako BEZ aitorpen-likidazioa egiteko obligaziorik ez duenean.
  5. 620 eredua edo 671 eredua, bidezko diru sarrera egindakoan, baldin eta matrikulatutako ibilgailua Europar Batasunean Espainiaz bestelako estatu kide bateko enpresari edo profesional ez den pertsona bati erositako garraiobide erabilia denean.
  6. Inportazioaren gaineko zerga ordaindu dela egiaztatzen duen agiria, Europar Batasunetik kanpo erositako ibilgailua denean.
  7. Zergapekoa ez izatearen, salbuespenaren, murrizketaren, edota kenkariaren arrazoia egiaztatzen duten agiriak, bidezko denean.
  8. Kontzesionarioaren eskaera orria, ibilgailu berrien lehen matrikulazioetan.