Sozietateak

Zergaren deskripzioa eta ereduak


Sozietateen gaineko Zerga zuzeneko tributua da, izaera pertsonala duena, eta zergaren subjektu pasiboek lortutako errenta (mozkina) kargatzen du.

Errentak esleitzeko erregimenean dauden entitateak ez dira Sozietateen gaineko Zergari lotuta egongo. Entitateek (ondasun komunitateak, herentzia banatu gabeak, sozietate zibilak…) errenten esleipenean jasotako mozkina beren bazkide, oinordeko, komunitate kide edo partaideei esleituko zaie, kasuak kasu, etekin horien izaeraren arabera eta entitate horietan duten partaidetzaren proportzioan.

Oinarri ezargarria zenbatespen objektiboaren erregimenaren bitartez zehaztu behar da, zuzeneko zenbatespenaren bitartez foru arau honek hori aplikatzea xedatzen duenean eta, subsidiarioki, zeharkako zenbatespenaren bitartez, Zergen Foru Arau Orokorrak 52. artikuluan jasotakoaren arabera. Zuzeneko zenbatespenean, kontabilitate emaitza hartzen da oinarri ezargarria kalkulatzeko abiapuntutzat, Foru Arauan jasotako doikuntzak eginez eta, aurreko ekitaldietako oinarri ezargarri negatiboen konpentsazioa eginez, halakorik denean.

Erregimen Orokorraz gain, honako Erregimen Berezi hauek daude:

  • Itsas garraioko enpresen araubidea
  • Interes ekonomikoko taldeak espainiakoak zein europakoak, eta aldi baterako enpresa elkarteak.
  • Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak.
  • Talde inbertsioko entitateak.
  • Zerga-baterakuntzaren araubidea.
  • Ondokoen araubide berezia: Bat-egiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, eta aktiboaren eta pasiboaren lagapen osoak.
  • Higiezinen errentamenduaren kualifikazioa daukan jarduera egiten duten entitateak.

*Sozietateen gaineko 7/1996ko  Foru Arauak ezartzen zituen gainerako erregimen bereziak  2/2014ko Sozietateen gaineko Foru Arauen erregimen orokorrera pasatzen dira.

Zerga horrekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpena aurkezteko eredua.

10-T Lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak eta beste etekin batzuk. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria
Atxikitzaileak, hau da, lanaren etekinengatik, jarduera ekonomikoengatik eta ordaindutako beste hainbat etekinengatik konturako sarrerak egitera behartuta dagoenak, eredu hau entregatuko dio etekin horien hartzaileari, PFEZ zergaren aitorpenerako.

10-I Ondasun higiezinak errentan ematetik datozen etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria 
Higiezinen maizterrek errentatzaileei entregatzen dieten eredua, betiere maizter horiek atxikipena egitera behartuta badaude.

202 Ordainketa zatikatuak Sozietateen gaineko zerga. Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga
Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateak, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta.

220 Sozietate taldeen ordainketa araubidea

Sozietate taldeen ordainketa araubidea dutenak, beraien Sozietateen gaineko zerga egiterakoan erabili behar duten eredua da.

222 Ordainketa zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Zerga kontsolidazioko erregimena
Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateak, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta..

20G Ordainketa gutuna eta tributazio orriak
Agiri hau Nafarroako  Zerga Administrazioaren S-90 ereduan  aurkezten den  aitorpenari  erantsiko zaio.

22G Ordainketa gutuna eta tributazio orriak 
Agiri hau Nafarroako 220 ereduan aurkezten den aitorpenari erantsiko zaio.

228 eredua  Sozietate talde bezala alta eman eta taldearen osaketaren aldaketa jakinaraztea.

Eredu hau Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako, taldeen bateratze fiskaleko araubideko alta eta haien osaeraren aldaketa jakinarazteko erabiliko da.

Taldeko entitateek bateratze fiskaleko araubidea aukeratzeko erabakien kopia bat aurkeztu behar dute 228 ereduarekin batera.

20-R Berregituratze operazioen komunikazioaren eredua

Eredu hau, bategiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, eta aktibo zein pasibo osoaren lagapenak egiteko, nahiz europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten helbide soziala Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzeko, Sozietateen gaineko Zergan ezarrita dagoen araubide berezia aplikatzearen aldeko aukera jakinarazteko erabiliko da.

221 Zerga geroratuen aktiboak zerga administrazioaren aurrean kreditu galdagarri bihurtzeagatik ordaindu beharreko ondare prestazioa

203 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga

Sozietateen gaineko zergari buruzko, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 130 bis artikulutik eta ez- egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 23. eta 38. artikuluetatik ondorioztatzen diren, ordainketa zatikatuak aitortzen dira.

223 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga

Sozietateen gaineko zergari buruzko, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 130 bis artikulutik eta ez- egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 23. eta 38. artikuluetatik ondorioztatzen diren, ordainketa zatikatuak aitortzen dira.

232 Eragiketa lotuak. Paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak

  • Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak.
  • Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak, aktibo ukiezin jakin batzuen errentak murrizten diren kasuan.
  • Paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak.

217 HMIS karga berezia

Higiezinen merkatuan inbertitzeko sozieetate anonimo kotizatuek banatutako dibidenduen eta mozkin partaidetzen gaineko karga berezia.

237 HMISak banatutako mozkinen karga berezia

Higiezinen merkatuan inbertitzeko sozieetate anonimo kotizatuek banatu gabeko mozkinen gaineko karga berezia.