Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren eta administrazioaren arteko gertutasuna indartzeko borondate irmoa du, proposatzen ditugun helburu kolektiboak lortzea ahalbideratuko duen elkarrizketa garden eta lankidetzazko bat optimizatzeko. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrek beharrezko tresna guztiak izatea, eta hori posible izango da martxan jartzen ari garen gobernu onaren politikaren sustapenarekin.
Helburu honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak I. HERRITARREN PARTE-HARTZE KONGRESUA antolatu du datorren 2017ko azaroaren 23 eta 24an, Tabakaleran, Donostian.
Kongresu honen xede nagusia hemen bertan eta nazioartean garatzen diren parte-hartzearen praktika onak gerturatzea da. Kongresuak hiru motako ekarpenak izango ditu:
Bi jardunaldi hauetan zehar, administrazioaren eta herritarren arteko erlazio modelo berri hau izango duen espazio bat nahi dugu sortu. Espazio honetan herritarrek aukera izango dute: