Xabier Barandiaran Irastorza (Ataun, 1969) Politika Zientzia eta Soziologian lizentziatua da Deustoko Unibertsitatetik eta Soziologian doktorea. Ibilbide luzea dauka irakaskuntza eta politikaren alorretan. Deustoko Unibertsitateko irakasle izan zen 1998-2005 bitartean. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Azpiegitura Publikoen Departamentuko kabinete burua izan zen 2005-2007 bitartean. 2007-2011 legealdian Diputatu Nagusiaren Kabinete burua izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian. 2012-2014 bitartean Oxford Unibertsitateko Kellog College-n ikerlari bisitari aritu zen, eta 2011 geroztik Deustoko Unibertsitatearen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle da.
Egun, irakaskuntza zereginak Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabinete buru ardurekin bateratzen ditu.
ERNESTO GANUZA
CSIC-EKO ZIENTZIALARI TITULARRA
Soziologian doktorea da Madrideko Universidad Complutensetik. Ikerketa aplikatuko hainbat proiektu zuzendu ditu: herritarren partehartzea erabakiak hartzean, protesta zikloak kontsumoan eta deliberazioa. Metodologia parte-hartzaileak, baita tresna partehartzaile aurreratuetan oinarritutako esperientziak garatu ere, toki eta eskualde mailetan. Bere ikerketa arloan daude; herritarren parte-hartzea kudeaketa publikoaren barnean, duten prozedura eta tresnak eta parte-hartzera zabalik dauden espazio politiko garaikideak eta aurrekontu parte-hartzaileak. “Popular Democracy: The Paradox of Participation” liburuaren egilekidea da Gianpaolo Baiocchi-rekin batera.
JONE MARTINEZ
IRAKASLE ATXIKIA POLITIKA ZIENTZIAN, UPV/EHU
Jone Martinez Palacios EHUko Politika eta Administrazio zientzien saileko doktorea eta ikerlari laguntzailea da. PARTE HARTUZ izeneko demokrazia parte-hartzailearen (UFI EMAN) ikerkuntzako eta prestakuntzako talde finkoko kidea da. Bere ikerketa lanak demokratizazio inklusiboaren baldintzetan oinarritzen dira eta, horretarako, demokraziaren praktika eta teoria kritikoa aztertzen ditu. Bere azken lanak dira: (2015) “La participation entravée des femmes. Le cas des processus d’innovation démocratique au Pays basque” Participations 15/2: 32-56; (2016) “Equality and diversity in democracy. How can we democratize inclusively?” Equality, Diversity and Inclusion: An International Journal, 35: 350-63. (2017). “Inclusive local governance: Normative proposals and political practices”. Local Government Studies, 43(4), 577-597. (2017) Participar desde los feminismos. Ausencias, expulsiones y resistencias. Icaria: Barcelona. (2017) Innovaciones Democráticas Feministas. Dykinson: Oñati.
PEDRO IBARRA
EHUN ZIENTZI POLITIKOKO KATEDRADUNA, UPV/EHU
Pedro Ibarra EHUko Politika Zientzietako katedradun erretiratua eta Betiko Fundazioaren zuzendaria da. EHUko Politika Zientzietako sailaren eta “Parte Hartuz” taldearen zuzendaria izan da; azken hau demokrazia parte-hartzailearen ikerketa, irakaskuntza eta aholkularitzan aritzen da. Azken argitalpenen artean esanguratsuenak dira: 2008. The relational democracy; -2005 con Douglass, W. A Basque referendum: Resolution of political conflict or the promised land of error - 2005 Manual de sociedad civil y movimientos sociales; - 2005 Nacionalismo. Razón y pasión -2005 con. Blas, A.: La participación ciudadana, estado de la cuestión.
RUTH SARABIA
MALAGAKO UDALEKO HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN, ZUZENDARI NAGUSIA
Ruth Sarabia komunikazio zientzietan doktorea da Malagako Unibertsitatetik eta unibertsitateko aditua administrazio publikoetako parte-hartzean eta boluntariotzan.
Bere ibilbide profesionalak komunikazioarekin eta herritarren partehartzearekin du lotura, Malagako Udaleko Herritarren Parte-hartze zuzendari tekniko moduan. Politika munduan ibilbide garrantzitsua izan du Malagako Udaleko eskubide sozial eta herritarren parte-hartze, immigrazio eta garapenerako lankidetzako sailetako zuzendari edo Malagako diputazioko berdintasun saileko zuzendari nagusia izan den aldetik. Espainiako Udal eta Probintzien Federazioaren (FEMP) herritarren parte-hartze eta gobernantzako talde teknikoko kidea da.
THOMAS PREHN
MINDLABEKO ZUZENDARIA
Mundu mailan sektore publikoko laborategi liderra den MinLabeko zuzendaria eta Danimarkako gobernuan benetan integratutako zerbitzari publikoa, Thomas aitzindaria izan da organizazio eraldaketan, jarrera aldaketetan eta lidergo mentalean Danimarkako sektore publikoan; munduan zehar gobernu eta enpresen aholkularitzan eta nazioarteko lidergoaren gaikuntzan izandako esperientziaz eta ikaskuntzaz baliatuz eta hedatuz. Lidergoaren eta berrikuntzaren kultura arloko pentsalari lider aintzatetsia da eta Singapurreko Gobernuaren eta FMI bezalako erakundeen buruak inspiratu ditu bere mentalitate esperimentala eta gizarte modernoaren ikuspuntu adoretsuarekin.
JOSEBA MUXIKA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO HERRITARREN PARTAIDETZAKO ZUZENDARIA
Joseba Muxika zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Esperientzia zabala du hiri antolakuntzari lotutako proiektuen exekuzioan eta koordinazioan enpresa pribatuetan. Herritarren parte-hartzearekin lotutako hainbat proiektu egikaritu ditu Elgetako Udaleko zinegotzi eta Elorrioko alkateorde postuetan.
2015etik Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza zuzendaria da eta bertan 90 baino gehiago izan dira martxan jarri dituen prozesu parte-hartzaileak, udal eta gizarte eragile ezberdinekin elkarlanean. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren barnean, diputazioko sail ezberdinekin 20 prozesu partehartzaile baino gehiago sustatu ditu. Proiektu horien guztien artean “aurrekontu irekiak” eta erakunde arteko parte-hartze espazioa azpimarratu daitezke. Azken hau udalen eta Foru Aldundiaren arteko lankidetza espazioa da, dialogoa eta parte-hartze politikak sustatzera, esperientzia eta praktika onen trukera eta ikasketa elkarbanatu batera zuzendua.
SANDRINE MOLINARD
NUEVO LEONGO ERAKUNDEEN HIRIKONTSEILUKO ZUZENDARI NAGUSIA
Sandrine Molinard Zientzia Politiko eta Administrazio Publikoetan graduatua da Sciences Po Rennes unibertsitatetik eta London School of Economics-eko hiri-geografiako masterra du. Mexikon gauzatu du bere jarduera profesionala. Sei urtez izan da Tecnológico de Monterrey-ko Centro para el Desarrollo Urbano erakundeko zuzendari. Bertan, lurralde plangintza eta lurralde prospektibako hainbat ikerketa garatu ditu eta irakaslea izan da Monterreyko Gobernu Eskolan. 2012tik Nuevo Leongo Erakundeen Hiritar Kontseiluan egiten du lan, eta herritarren parte-hartzea eta autoritateen kontuhartzailetza indartzeko programak zuzentzen ditu, baita segurtasunerakundeak indartzeko eta ustelkeriaren aurkako programak ere.
ANJA HEIDELBERGER
IKERLARIA, BERNAKO UNIBERTSITATEA, SUIZA
Anja Heidelberger doktoratu osteko ikerlaria da “Anné Politique Suisse” proiektuan, Suitzako politiken urtekari bat, eta bertan demokrazia zuzeneko bozketekin lotutako kanpainen ikerketa arduraduna da. Zuricheko Unibertsitateko politika publiko, ekonomia eta nazioarteko zuzenbide masterra du eta Bernako Unibertsitatean gauzatu du doktoregoa. Bere doktoretza-tesiak Suitzako herri-bozketetako partehartzea aztertzen du. Irakaskuntza eta ikerketa alorrean berriz, herribozketak, parte-hartzea, balio-aldaketak eta kanpaina politikoak ditu aztergai. Hainbat artikulu akademikoren autorea da eta Suitzako herri-bozketei buruzko hiru ikerketa argitaratu ditu.