Zerbitzua gaur egun

Gipuzkoako Foru Aldundiaren PSISZak baditu gaur egun eskualdeetako zortzi suhiltzaile etxe, segidako udalerri hauetan kokatuak: Azpeitia, Eibar, Irun, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Zarautz, eta udalerri horietako zerbitzuetatik arduratzen dira urtean estaldura ematen zaien Gipuzkoako 83 udalerritan gertatzen diren 2.000 esku-hartze baino gehiagoz.

Donostia eta gertuko beste udalerri batzuk, Usurbil, Urnieta, Lasarte, Hernani, Pasaia eta Astigarraga, esaterako, Donostiako udal zerbitzuari dagokion Garberako suhiltzaile etxeko zerbitzutik estaltzen dira, 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hiriburuko Udalaren artean izenpetutako hitzarmenaren ondorioz.

Gaur egun, udal zerbitzuak estaltzen duen biztanleriak baditu 250.000 biztanle (Gipuzkoako biztanleriaren %35a guztira) eta suhiltzaile etxeak estaltzen duen eremuak 175 km2 ditu (gutxi gorabehera Gipuzkoa osoaren azaleraren %9a). Zerbitzu honek bere baitan 118 pertsona biltzen ditu, zerbitzuaren beraren eremu desberdinetan banaturik.

Aldundiaren suhiltzaile zerbitzuak estaltzen duen biztanleria osoak 460.000 biztanle ditu (Gipuzkoako biztanleriaren % 65a guztira gutxi gorabehera) eta hainbat suhiltzaile etxeren estaldura eremua 1.734 km2-tara iristen da (Gipuzkoako azalera osoaren %91a inguru delarik gutxi gorabehera).

Aldundiaren zerbitzua, 242 pertsonek osaturikoa, berau osatzen duten hainbat eremutan banaturik aurkitzen da, horietatik 227 pertsona direlarik zerbitzu operatiboan parte hartzen dutenak.

Organigrama

Organigrama

Egitura organiko bat du, eremu desberdinetan pertsonak banatzen dituelarik, eta badu bere jarduketa eremuaren barruan gertatzen diren hainbat larrialdiei erantzun operatibo bat emateaz arduratzen den egitura operatiboa.

Hornidura eta suhiltzaile etxeak

Dotaciones y parques

Zerbitzuak gaur egun eskualdekako zortzi suhiltzaile etxe ditu, eta horietatik arduratzen dira estaldura ematen dioten Gipuzkoako 83 udalerriez urtean 2.000 baino esku-hartze gehiagotan jardunez.

Ibilgailuak eta materialak

Vehículos, materiales y equipamiento

Funtsezkoak dira ibilgailuak, materialak eta ekipamenduak, haien esku-hartze eta jardueretan kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Gainera, materialen moldagarritasunak egoera bakoitzean baliabideak egokiago erabiltzea ahalbidetzen du.

Funtzionamendua

Funcionamiento

Zerbitzuko suhiltzaile etxe guztiek larrialdiak egunean 24 ordutan eta urtean 365 egunetan estali behar izaten dituzte. Horrek esan nahi du egunero gutxienez 8 kabok eta 26 suhiltzailek egon behar dutela bertan zortzi suhiltzaile etxeetan banaturik.

Zerbitzuen katalogoa eta esku-hartze motak

Catálogo de servicios y tipos de intervenciones

Zerbitzu hau Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren barruan aurkitzen da, zerbitzua eskainiz lurraldearen eremuan hainbat motatako esku-hartzeetan, esaterako, prebentzio eta formakuntza jardueretan eta lanetan.

Estatistikak

Estadísticas

Zerbitzuko langile profesionalak eta beren zerbitzuen katalogoa handiagotzen joan da pixkanaka, urtean batez beste 2.000 esku-hartze baino apur bat gehiagotara iritsiz.