MEGALITOAK. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak OIASSO MUSEOAN

2024/06/14

-

2024/11/24

"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" urte batzuk atzera eramango gaituen erakusketa da, harri handi misteriotsu horien artean, milaka urtez harrizko erraldoi handi horietatik gertu, bizi ziren pertsonak nola bizi ziren imajinatu ahal izan dezagun. Bizkaiko Arkeologi Museoari, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako foru erakundeetako gordailu arkeologiko zentroei eta Irungo Udalari esker ikusgai daukagu Irungo Oiasso Museoan 150 pieza arkeologiko baino gehiago osatutako erakusketa interesgarri hau, Pirinioetako mendebaldeko lurralde guztietan ere iraganeko garaiak nolakoak ziren hobeto ulertzen laguntzen diguna. 

Google Calendar-era gehitu