Ondasunak konfiskatzea eta erantzukizun politikoak (1936-1945)

(Estekak online katalogora)

Bolumena:

1.351 espediente

Funtsaren garrantzia eta edukia:

Justiziaren administrazioak sortutako dokumentazioaren artean (1840-1960) jurisdikzio bereziek produzitu eta kudeatutakoa dago; zehazki, Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordeak (1937-1939) eta Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzioko Epaitegiak (1939-1942) sortutakoak.

Jurisdikzio berezi horien dokumentazioa oso garrantzitsua da diktadura frankistaren lehen urteak ikertzeko, errepresioaren funtzionamendua islatzen baitu, ondasunak konfiskatzeko espedienteen eta erantzukizun politikoen gaineko espedienteen bitartez.

Ondasunak konfiskatzea Gerra Zibilaren hasieratik alderdi frankistak sortutako errepresio sistema izan zen. Praktika sistematiko hori kontrako bandoan zeudenei (errepublikarrak, nazionalistak, sindikalistak, etab.) ondareak desjabetzean edo isunak ezartzean zetzan.

Gerrak aurrera egin ahala, ondasunak konfiskatzeko prozedura instituzionalizatu egin zen. Horrela, legeria aztertuta eta dokumentazioaren ekoizleak kontuan hartuta, hiru etapa bereiz daitezke:

1. Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordeak sortutako dokumentazioa (1937/01/10 - 1939/02/09).

2. Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzioko Epaitegiak sortutako dokumentazioa (1939/02/09tik 1942/02/19ra).

3. Lehen auzialdiko epaitegiek eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak sortutako eta kudeatutako dokumentazioa (1942/03/07-1945).

Orokorrean, ondasunak konfiskatzeko espedienteak (1937-1939) eta erantzukizun politikoen espedienteak (1939-1945) jurisdikzio berezietan sortu ziren eta jurisdikzio arruntean hil ziren, Erantzukizun Politikoen Batzorde Likidatzailetik igarota.

Irudian espediente eta epaitegien eskema bat agertzen da.


 

Espedientearen izena eta ekoizlea aldatuz joan baziren ere, erakunde-sare horren helburua berbera zen: etsaitzat jotzen zituzten pertsonak jazartzea eta beldurtzea.

Artxiboan gordetzen ditugu 2021ean Euskadiko Artxibo Historikotik transferitu zizkiguten espedienteak.

Kontsultarako baliabideak:

Espedienteak online katalogoan daude deskribatuta.

Funtsaren osotasuna:

Jakin badakigu dokumentazioaren zati handi bat ez dela gaur egunera arte iritsi. César Layana Ilundainek[1] emandako datuak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetik ateratako datuak kontuan hartuta, lehen dokumentu-hutsunea antzeman dezakegu.

Taulan konparaketa bat egiten da artxiboan kontserbatzen ditugun espediente kopuruaren eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zein ikerketa lanetan kontabilizatzen diren kopuruekin.

Epea

Ekoizlea

Serie dokumentala

Espediente kopurua artxiboan

Espediente kopurua, ikerketen arabera

Aurkitu gabeko espediente kopurua

1937-1939

Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako probintzia batzordea

Idazkaritzako espedienteak

14

   

Ondasunak konfiskatzeko espedienteak

417

   

Hirugarrengotzen espedienteak

47

   

Espedienteak guztira

478

818[2]

340

1939-1942

Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzioko Epaitegia

Idazkaritzako espedienteak

70

   

Erantzukizun politikoen espedienteak

568

   

Hirugarrengotzen espedienteak

1

   

Espedienteak guztira

639

1.040[3]

401

1942-1945

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia

Erantzukizun politikoen espedienteak

19

   

Azpeitiko Lehen Auzialdiko Epaitegia

Erantzukizun politikoen espedienteak

36

   

Bergarako Lehen Auzialdiko Epaitegia

Erantzukizun politikoen espedienteak

151

   

Tolosako Lehen Auzialdiko Epaitegia

Erantzukizun politikoen espedienteak

0

   

Donostiako Lehen Auzialdiko Epaitegia

Erantzukizun politikoen espedienteak

28

   
 

Espedienteak guztira

234

670[4]

436

1937-1945

GUZTIRA

 

1.351

2.528

1.177

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zaila zaigu falta denaren dimentsioa zehaztea, baina horretan gabiltza. Gipuzkoan bizi ziren pertsonei ireki zitzaizkien espedienteak, bai ondasunak konfiskatzekoak baita erantzukizun politikoenak ere, ezagutzeko hiru informazio iturri dauzkagu:

1. Gipukoako Aldizkari Ofiziala (GAO): 1937ko Lege Dekretuaren arabera, ondasunak konfiskatzeko espedienteen hasierak probintziako aldizkarian argitaratu behar ziren. Ildo horretan, artxiboa konparaketa lana egiten ari da 1936tik 1939ra GAOn argitaratutako informazioaren eta gordetzen ditugun espedienteen artean, ondasunak konfiskatzeko irekitako espedienteak zenbatu ahal izateko.

2. Erantzukizun Politikoen Erregistro Zentrala: 1939ko Erantzukizun Politikoen Legeak sortutako erregistro da Erantzukizun Politikoen Erregistro Zentrala. Hasieran, Erantzukizun Politikoen Goi Mailako Administrazio Buruzagitzaren eskumena izan zen, eta, 1942tik aurrera, Justizia Ministerioaren mende geratu zen, Aurrekari Penalen Erregistro Orokorraren atal berezi gisa. Gaur egun, Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroan dago (Salamanca). Teorian, irekitako erantzukizun politikoen espediente guztien berri eman beharko liguke erregistro horrek.

3. INE. Audientziak eta beren barrutiko epaitegiek agindutako erantzukizun politikoen gaiak. 1943., 1944. eta 1945. urteak. Datu hauek INE-ren webgunean daude eskuragarri.

https://www.ine.es/inebaseweb/pdfDispacher.do;jsessionid=20EA8ACAD9F56129428E867F6E448532.inebaseweb01?td=162113

https://www.ine.es/inebaseweb/pdfDispacher.do?td=163296

Funts osagarriak:

Kontuan hartu behar da espediente horiek hainbat erakunde judizialetatik igaro zirela, eta, teorian, organo batetik bestera eskumena eskualdatu zen unean izapidetzen ari ziren espedienteak organo berrira transferitu zirela. Une horretan itxita zeuden espedienteekin zer gertatu zen jakiterik ez daukagu.

Ildo horretan, artxibo honetara transferitu ez diren espedienteak honako artxibo hauetan aurki daitezkeela uste dugu:

1. Nafarroako Artxibo Orokorra:  1940-1942 urteen artean, Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzio Epaitegian izapidetu behar ziren espedienteen zati bat Nafarroako Erantzukizun Politikoen Instrukzio Epaitegiak izapidetu zituen. Beraz, litekeena da artxibo honetako jurisdikzio berezien funtsean gai horri buruzko dokumentazioa egotea.

2. Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroa: bertan Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionalaren funtsa gordetzen da, eta baliteke gipuzkoarrei buruzko espedienteren bat egotea.

Funtsa kontsultatzeko baldintzak:

Kontsulta librea, Memoria Demokratikoari buruzko urriaren 19ko 20/2022 Legearen arabera.

Dokumentuen egoera fisikoa:

Ona

Estekak online katalogora:

1. Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako probintzia batzordea

1.1. Idazkaritzako espedienteak

1.2. Ondasunak konfiskatzeko espedienteak

1.3. Hirugarrengotzen espedienteak

2. Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzioko Epaitegia

2.1. Idazkaritzako espedientea

2.2. Erantzukizun politikoen espedienteak

2.3. Hirugarrengotzen espedienteak

3. Probintzia Auzitegia

3.1. Erantzukizun politikoen espedienteak

4. Azpeitiko barruti judizialeko epaitegiak

4.1. Erantzukizun politikoen espedienteak

5. Bergarako barruti judizialeko epaitegiak

5.1. Erantzukizun politikoen espedienteak

6. Donostiako barruti judizialeko epaitegiak

6.1. Erantzukizun politikoen espedienteak


[1] Layana Ilundain, César (2021). Expolio y Castigo. La represión económica en Navarra, 1936-1945…1966. Nafarroako Gobernua.

[2] Espedienteen hasiera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen. Buletinak arakatu ostean, 818 espediente ireki zirela esan dezakegu.  

[3] Layana Ilundain, César (2021). Expolio y Castigo. La represión económica en Navarra, 1936-1945…1966. Nafarroako Gobernua (191.or.).

[4] Estatistikako Institutu Nazionaleko (INE) datua https://www.ine.es/inebaseweb/pdfDispacher.do?td=163296 1945ean Gipuzkoan audientzietan eta epaitegietan izapidetutako espediente guztien batura da.

 

Errepresio politikorako epaitegiak

Ondasunak Konfiskatzeko Gipuzkoako Probintzia Batzordea

Serieak
Ondasunak konfiskatzeko espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
417 espediente
Joan seriera
Serieak
Hirugarrengotzen espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
47 espediente
Joan seriera
Serieak
Idazkaritzako espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
15 dokumentu unitate
Joan seriera

Gipuzkoako Erantzukizun Politikoen Instrukzioko Epaitegia

Serieak
Erantzukizun politikoen gaineko espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
568 espediente
Joan seriera
Serieak
Hirugarrengotzen espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
Espediente bat
Joan seriera
Serieak
Idazkaritzako espedienteak
Liburuki eta orrialde kopurua
70 dokumentu unitate
Joan seriera