Ttakun Elkartea - 2000

Ttakun elkartearen ibilbidea

1991

Azaroan eratu zen ofizialki Ttakun Kultur Elkartea.

1992

Elkartea lanean hasi zen, diru baliabide handirik gabe, baina gogo handiz. Lehen lan taldeak osatu ziren: udaleku irekiak, euskal txokoak, sentsibilizazioa, bertsogintza, dokumentazio zentroa, jaien taldea eta Maratoi lan taldea jarri ziren abian.

1993

Kalea Maixu! programa antolatu eta Txintxarri aldizkariaren proiektua sortu zen.

1994-1995

Lan talde eta programak sendotu ziren

1996

Euskararen IV. Maratoia antolatu zen, arrakasta handiz, urriaren amaieran.

1997

Jalgi Kafe antzokia sortu zen, Ttakun-ek bultzaturik.

1998

Askatu Mingaina! programa antolatu zen lehenengoz.

1999

Ttakun Elkartea 500 bazkide izatera heldu zen.

2000

Txintxarri aldizkaria astekari bihurtu zen. Abenduaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abbadia saria jaso zuen.

 

Informazio osagarria:

Patxi Baztarrikaren mintzaldia