Atzealdea JARDUERA FISIKO EGOKITUA

Zergatik gustatuko zaizu?

“Gorputzeko atal horrek lo hartu du betiko, baina ez ditu gainerakoak lokartu behar. Ez da erraza; oso zaila da, jada ez dituelako izango “hitzak”, edo “pausoak”, edo agian “begiradak”. Ariketa eta kirola eginez, “bizia” emango zaio bizi nahi duela aldarrikatzen duen gorputz zatiari. Errehabilitazioa da, integrazioa da” (Jokama, 2003, 2. or.).

Etxetik irtetea, aktibo egotea, jende berria ezagutu eta elkarrekin hitz egitea, konfiantza hartuz joatea, une onak izatea eta aldi berean osasuna hobetzea. Oraindik zalantzaren bat duzu? Erakutsi zeure buruari zertarako gai zaren!

Zergatik da ona zuretzat?

Jarduera fisikoa eta kirola funtsezkoak dira desgaitasunen bat duten emakumeen bizi kalitatea hobetzeko:

Kirolak errehabilitazioa errazten du, eta terapia gisa balio dezake, mugikortasuna berreskuratu edo hobetzeko. Jarduera fisikoa erregulartasunez eginez gero, berehala nabarituko duzu hobekuntza zure gorputz jarreran, koordinazioan eta orekan, baita odol zirkulazioan eta muskuluen tonuan ere.

Baina kirolak eta jarduera fisikoak onura psikologikoak ere ekarriko dizkizute, onura fisikoez gain. Norbere burua hobetzea funtsezkoa da: hobeto sentituko zara, seguruago, eta zeure buruaren gaineko iritzia hobetuko duzu, eta autoestimua handituko zaizu. Gainera, zure gaitasun sozialak ere hobetzen direla ikusiko duzu.

OMEren arabera, kirola da munduko sendagairik onena, eta guztien eskura dago. Kirola osasuna da, eta, horregatik, ongizate iturri da desgaitasunen bat dutenentzat.

Zenbat balio du?

Kostuak eta beharrezko ekipamendua egin nahi duzun jarduerak baldintzatuko ditu. 

Sartu Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren webgunean, eta ezagutu zuretzat dauzkaten kirol modalitate eta zerbitzu guztiak. Aurkitu gehien gustatzen zaizuna, eta probatu! Ez daukazu aitzakiarik!

Zer ekipamendu behar duzu?

Kostuak eta beharrezko ekipamendua egin nahi duzun jarduerak baldintzatuko ditu. 

Sartu Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren webgunean, eta ezagutu zuretzat dauzkaten kirol modalitate eta zerbitzu guztiak. Aurkitu gehien gustatzen zaizuna, eta probatu! Ez daukazu aitzakiarik!

Ideiak

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa

Hainbat kirol mota biltzen dituen federazioa da, eta desgaitasun fisikoak, psikikoak, sentsorialak edo intelektualak dituzten, garun paralisia duten edo urritasun mistoak dituzten pertsonekin lan egiten du.

Esteka

Tupuedestv telebista

Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kirolaren Espainiako Federazioaren telebista ofiziala da. Kirol egokituari buruzko informazio guztia eskaintzen du, eta emakumeari eta kirolari buruzko atal espezifiko bat dauka.

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu