Bada guztioi ezaguna egiten zaigun ahots bat. Egunsentian hasi eta ilunabarrerarte etengabean diharduena: pentsamenduen ahotsa! Makina bat pentsamendu bururatzen zaizkigu egunean zehar. Egin beharrekoen ingurukoak. Egin nahi eta ezinezkoen ingurukoak. Egunerokoan aldatuko genukeenaren ingurukoak. Ohikotasunetik ihes egitera gonbidatzen gaituzten horietakoak… Pentsamenduak ordea pentsamenduak baino ez omen dira. Eta ez gauzen egia.
Beraz itsu-itsuan pentsamenduetan sinistu ordean, hasi gaitezen haiei so egin eta nahi ditugun horiek sortzen!
PENTSAERA (M) POSITIBOA
+ BIZIMODU (M) AKTIBOA
+ INGURUNEAREN (M) LAGUNTZA
= EMAKUMEZKO (M) GELDIEZINAK
Geure buruarengan sinestu dezagun pentsamendu mugagarriak alde batera utziaz. Edozein erronka edo helburu betetzeko asmoa hartuaz. Jarrera proaktiboan trebatuaz. Pentsaera M-positiboarekin, geldiezinak garelako!
Bat egin mugimenduarekinAktibotasunaren mundua eraiki dezagun sedentarismoa alde batera utziaz. Ondo pasatzeko, lagunekin egoteko, sasoian egoteko edo kirola gogoko dugulako… Bizimodu M-aktiboarekin geldiezinak garelako!
GARAIAN GARAIKO JARDUERA FISIKORAKO GIDAK. Leiho berrian irekiko da.Zure inguruan pertsona eta erakunde asko daude aurrera pausoa ematen laguntzeko prest. Gipuzkoan, 3 emakumetik 2k egiten dute ariketa fisikoa erregulartasunez; 1.000 kirol-klub baino gehiago daude, eta biztanleen %18k boluntario gisa jarduten du kirol-jardueretan.
Laguntzeko prest gaude!Geuk geureganako konfidantza berreskuratutakoan, besteek beraienganakoa berreskuratzea nahi dugulako. Konfiantza, gogoa, indarra … Batera indartsuagoak garelako. Mugimenduak emakumezko (M) geldiezinak egiten gaituelako!
+ MUGIMENDU GELDIEZINA. Leiho berrian irekiko da.Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.