Martxan dago Emakumeok Mugimenduan Aplikazio berria. Emakumezkoen aktibotasuna bistaratzeko eta garatzen laguntzeko tresna da.

Aplikazio honek zure mugimendua erregistratzeko aukera ematen du, aktibotasuna sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu, istorio inspiratzaileak jasotzen ditu eta askoz gehiago. Eta erabat DOAN!

Jarrai dezagun mugimenduan!

Deskargatu aplikazioa
 

Emakumeok mugimenduan app

Ezaugarri nagusiak:

 
  • Zure jarduerak erregistratu ahal izango dituzu, eskuz edo gps-a duten euskarrien bitartez.
  • 30 jarduera baino gehiago izango dituzu eskuragarri, kirol ekintzak eta bestelako mugitzeko erak barne.
  • Zure mugimenduaren jarraipena egin ahal izango duzu. Egunero, astero edo hilabetero egiten dituzun jardueran kontuan hartuta zenbat minutuz mantendu zaren aktibo, zenbat pauso eman dituzun edota zenbat kaloria erre dituzun jakin ahal izango duzu.
  • Jarduera bilatzailea izango duzu erabilgarri, bilaketa irizpide batzuen arabera.
  • Inspiratzen duten emakumeen istorioak izango dituzu eskuragarri.
  • Erabat doakoa da.
  • Gipuzkoa Kirolak entitateak babesten duenez, zure datuak ez ditu enpresa pribatu batek jasoko.
 
 
 
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu