Atzealdea Vanessa

"kirola zoriontsu bizitzeko modu bat da"

Vanessa

Nire ustez, kirola mundua ikusteko modu bat da.

Niri kirolak mugimenduan egoten laguntzen dit, eta mugimenduan egonda, arazoei aurre egiten diegu. Ez bakarrik gauzak ondo doazenean, baita gaizki doazenean ere.

 

Kirolak hori duelako, une onak eskaintzen dizkizu, munduko pertsonarik indartsuena sentitzen zara eta beste batzuetan astuna, nekatua sentitzen zara, eta dena zure gainera dator.

 

Oso une gogorretan, minbizia diagnostikatu zidatenean, adibidez, bakarrik nengoen. Horri aurre egiteko, kirolaren filosofia edo jarrera barneratu nuen.

 

Niretzat indarra da, bizitza ikusteko modu bat da, besteekin eta naturarekin erlazionatzeko modu bat da. Zoriontsu bizitzeko modu bat da.

 
 

ZURE ISTORIOA KONTATU NAHI DIGUZU?

 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu