Atzealdea Bizitasuna, Txaro

Txaro Tomasena

Mundua ezagutu dut oinez

Txaro Tomasena

María Rosario (Txaro) Tomasena Alzuri naiz, Urnietakoa, eta 75 urte ditut.

Gaztetan ez nuen jarduera fisikorik egiten baina senarra ezagutu nuenean (bera oso mendizalea zen) elkarrekin mendi txangoak egiten hasi ginen. Mundua ezagutu dugu oinez, Himalayara adibidez bi aldiz joan gara.

Igeri egiten hasi nintzen kotxe istripu baten ondoren. Erreabilitazioa behar nuen eta gorputza zaintzeko igeri egiten hasi nintzen. Itsasoa beti gustatu izan zait eta eta konfidantza hartu nuenean lagun batekin getaria-Zarautz zeharkaldia egitera animatu nintzen. Orduan hasi nintzen igeriketa entrenamenduekin. Taldean erronka pilo bat egitera animatu nintzen. Erronka bat duzunean gehiago eskatzen diozu zeure buruari, eta niri gustatzen zait, oso disziplinatua naiz eta. Erronka zailak gustatzen zaizkit.

69 urterekin txirrindaz ibiltzen ikasi nuen triatloiak egin ahal izateko. Datorren urtean Olinpiar Jokoetara joan nahi dut Japoniara (Master kategorian) triatloi olinpiko proba egitera.

Nire gorputza zaintzea gustatzen zait. Horretarako ibilaldiak, igeriketa, yoga, pilates eta indar ariketak egiten ditut. Azken bi urte hauetan beste istripu baten ondorioz erreabilitazio pozesu bat pasa behar izan dut baina beti aurrera egin dut.

Garrantzitsuena norberak bere burua maitatzea da.

Energia positiboa ematen duten harremanak lantzea ere oso beharrezkoa da; eta nola ez, gorputza zaindu: jana, atsedena eta aisia. Eta POZIK BIZI!!!

ZURE ISTORIOA KONTATU NAHI DIGUZU?

 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu