• Haurrekin jarduteko
  • Indartsuago sentitu nahi dut
  • Probatu nahi dut
  • Taldean

Zergatik gustatuko zaizu?

Gorputzak, buruak eta bihotzak bat eginik zure esentziarekin konektatu nahi baduzu, dantza egitea gustatuko zaizu. Gorputza mugituz, arnasa sentituz eta musikaren bidez, zure berezko izatearekin topo egingo duzu. Gorputza mugitzearen plazerraz, burua lasaitzearen ongizateaz eta emozioz blai, bizirik sentituko zara dantzaren bitartez.

Dantza modernoaren amatzat hartu izan zen Martha Graham dantzaria eta koreografa. XX. mendeko dantzari gisa izendatua izan zen, Picassok arte plastikoetan izan duen eragin bera izan omen du Martha Grahamek dantza garaikidean. Bere esaldi inspiratzaileenek honako hau zioten dantzari buruz:

Mugimenduari buruz… "mugimenduan unea bera da garrantzitsuena, une bakar horrek zentzua eta bizitasuna dauzka."
Dantzaren bidez komunikatzeari buruz… "Dantza ARIMAren hizkuntza sekretua da".

Edozein modutara egin daiteke, bakarka, familiako kideekin, lagunartean, talde antolatuetan; eta mota ugari daude gustukoena aukeratzeko ere: klasikoa, garaikidea, modernoa, euskal dantzak, aretoko dantzak, herrialde ezberdinetako dantzak, eta abar.

Zergatik da ona zuretzat?

Kontzientzia hartuko duzu nola sentitzen zaren, eta musikaren eta mugimenduaren bidez plazer uneak izango dituzu. Zurekin pakean sentituko zara, besteekin energia une politak sortuko dira, eta bide batez, unibertsoaren parte sentituko zara.

Zure erresitentzia, giharrak eta malgutasuna landuko dituzu, baita koordinazioa eta oreka ere. Guztia, arnasketaren kontzientziarekin eta zurekin konektatuz.

Edonork dantzatu dezake, horretarako ez dago adin jakinik edota forma fisiko zehatzik, bakoitzak bere mugak errespetatuz bizitza osoan zehar dantzatu dezake.

Modu ez formalean etxean dantzatu dezakezu bakarrik, bikotearekin, seme-alabekin, edota familiakideekin. Talde formaletan ere parte hartu dezakezu dantza mota jakin bat probatu, ikasi edo egin nahi baduzu, bai kiroldegi publikoetan bai dantzaleku, dantza akademia edo gimnasialeku pribatuetan.

Zenbat balio du?

Prezioak aldatu daitezke jardueren arabera. Modu ez formalean egiten baduzu, adibidez etxean musika jarrita nahiz bakarrik nahiz familiartean DOAN da!

Donostian ere Dantza familian tailerra doan da, hilean behin izaten da.

Aldundiak Errenterian duen Dantzagunea klase irekiak ere doan izaten dira.

Dantza jakin bat probatu, ikasi eta egin nahi baduzu (euskal dantza, espainiarra flamenkoa, afrikarra, ekialdekoa, gairaikidea, modernoa, hip-hopa, funkya, aretoko dantzak, yoga dantza, eta abar) prezio ezberdinak daude, bereziki, ikastaroa eskaintzen duena erakunde publikoa edota pribatua izatearen arabera.

Erakunde publikoen eskaintza merkeagoa da diruz lagunduta daudelako eta prezio ezberdinak daude (10 eurotik 50 euro/hileko). Akademia pribatuetan ere dauden prezioak guztietarikoak dira (25 eurotik 80 euro/hileko). Ikusi behar da ere saioa bakarra den astean, bi saio edota 3 saio diren. Eta bere iraupena ordubetekoa edo ordu t’erdikoa den. Eta bertan ikasitakoa etxean egiten baduzu beste egunen batean, doan egin dezakezu.

Zer ekipamendu behar duzu?

Oro har, arropa erosoa eta zapatila erosoak nahikoa dira.

Dantza garaikidean jantzi erosoa nahikoa da; oinetakorik ez da behar, oinutsik edota galtzerdiak nahikoak dira. Dantza klasikoan, aldiz, janzkera bereziagoa eskatu ohi da: mediak, body-a eta ballet klasikoko oinetakoak. Ilea ere moño batean jasota izatea eskatzen dute.

Eta beste hainbat dantzetan zerbait espezifikoa eskatu daiteke (euskal dantzetako alpargata edo oinetakoak, flamenkoan takoidun oinetakoak, sabeleko dantzetan gona jakin bat, eta abar)

Ideiak

DANTZAGUNEA

Esteka

VICTORIA EUGENIA DANTZA

Dantza laborategia. Dantza familian, 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta. Dantza sorkuntzak. Informazio gehiago: 943- 483860 / ballett@donostia.eus

dantzan.eus WEB ORRIALDEA

Esteka

UDAL KULTUR ESKAINTZA

Ikus udalerri bakoitzaren web orrialdeak.

Esteka

DANTZA AKADEMIAK

Ikus udalerri bakoitzaren web orrialdeak

Dantza konpainiak

UDAL KIROLDEGIAK

Klikatu Gipuzkoa eta instalazio-mota

Esteka

KULTURA ESKOLA

Esteka (DANTZA Klikatu)

Gipuzkoako dantza ikuskizunen agenda

Esteka

GAZTESZENA

Esteka

VICTORIA EUGENIA

Esteka

KURSAALa

Esteka

Dferia

Esteka
 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu