Atzealdea PADELA
Astean pare bat aldiz padeleko lagunekin geratzea, ongi pasatzea, elkarren berri izatea, partida amaitzean zerbait hartzea… Zer gehiago eska daiteke?
Gozatu lehenengo egunetik. Padela edozein adinetara egokitzen den kirola da. Adineko pertsonei aktiboago egoten lagunduko die. Neskak hasieratik dibertituko dira. Padela kirol guztiz gomendagarria da.
British Journal of Sports Medicine aldizkariak 2016. urtearen amaieran argitaratutako ikerlan baten arabera, padela da bihotzeko gaitzak izateko arriskua gehien murrizten duen kirola.
Gorputzaren koordinazioa eta malgutasun orokorra hobetzen ditu. Padel mailan aurrera egin ahala, joko egoerak gero eta zailagoak izango dira. Konturatu ere egin gabe, koordinazioa hobetuko duzu, zure muskuluak eta artikulazioak malguagoak izango dira eta erreflexu hobeak izango dituzu. Padelaren moduko kirolak oso eraginkorrak dira zahartzea prebenitzeko.
Padelak estresa askatzen laguntzen du. Frogatuta dago padelean erregulartasunez aritzea estresaren aurkako terapia ona dela. Ariketa fisikoari esker, muskuluak lasaitzen dira, egunez egun pilatutako antsietatea txikitzen da, endorfinak askatzen dira eta depresio arriskua murrizten da. Aurkariekin gehiegi haserretzen ez bazara, jakina.
Klub askok zure mailako jendea bila diezazukete, haiekin jokatu ahal izateko. Sozializatu eta ezagutu jende berria padelari esker.
Gero eta padel pista gehiago daudenez, gero eta merkeagoa da partida bat jokatzea. Gainera, kontuan hartu behar da gastua lau pertsonaren artean banatzen dela.
Pista bat alokatzeak 15 eurotik 20 eurora bitarte balio du.
Ziur norbaitek utz diezazukeela pala bat, probatzeko. Bat erosi nahi baduzu, sinpleenek 20 euro balio dute. Diruz gainezka ez bazabiltza, utzi 500 euroko palak txapelketak irabazten dituzunerako
Gutxi dira padela egiteko ezinbesteko elementuak; hortaz, zenbat eta lehenago hartu erabakia, orduan eta lehenago hasiko zara padelaren onurak nabaritzen.
Lehen partidak jokatzeko oinarrizko ekipamendu hau beharko duzu: padeleko pala bat, zenbait pilota eta kirola egiteko arropa erosoa.
Behin zirkuluan sartuta, ez zaizu aurkaririk faltako.
Erreserbatu Gipuzkoako padel pistak, eta ikasi jokatzen edo hobetu zure jokoa Gipuzkoako klub eta akademietan.
Esteka