Atzealdea SQUASHA
Bizia eta bizkorra, horrelakoa da squasha. Ez bazaizu gimnasioa gustatzen, eta nahiago baduzu zerbait mugituagoa sasoian jarri eta kaloriak erretzeko, agian erraketa bat eta kautxuzko pilota bat izango dira zure aliatu onenak. Askatu tentsioak pilotari gogor emanez! Biziberrituta aterako zara.
Squasha erraketa kirol bat da; hormaz inguratutako pista estali batean egiten da, eta pilotak horma guztietan errebotatu dezake. Normalean bakarka jokatzen da 1x1 (ohiko pista txikian), nahiz eta binaka ere joka daitekeen (pista berezi handiagoetan).
Squashak osasun fisiko eta mentalerako dituen onurak izugarriak dira, eta hobekuntza nabarmenak izaten dira erresistentzia kardiobaskularrean, arintasunean eta kontzentrazioan.
Squasheko ordubete nahikoa da lan kardiobaskular bizia egiteko, mila kaloria baino gehiago erretzeko, hankak sendotzeko, gluteoak gogortu eta altxatzeko eta besoak eta abdominalak suspertzeko.
Oso kirol bizkorra eta bizia denez, garuna beti dago aktibo, estrategiak sortzeko eta puntuak egiteko erabaki bizkor eta eraginkorrak hartzeko.
Koordinazioa oso garrantzitsua da kirol honetan, begien eta eskuen mugimendua oso azkarra baita; squashean inoiz ezin duzu erritmoa galdu, seta galdu nahi ez baduzu.
Prezioak aldatu egin daitezke, pista nolakoa den eta non dagoen kontuan hartuta.
Gutxi gorabehera, kontuan izan batez besteko kostu hauek:
Leku komun batean, bazkide kuota bat kobratuko dizute, gehienez 30€/hilean
Pista baten prezioa orduko aldatzen da, klubeko bazkidea zaren ala ez, gehienez 8 euroko da.
Gipuzkoako udal kiroldegi dezentek dituzte squash pistak
Squashean jokatzeko, ezinbestekoak dira bi elementu: erraketa eta pilota-ren ondoren: 5 pilota ezberdin daude jokalarien mailaren arabera. Urdina gehien errebotatzen duena, hasiberrientzako, eta bi puntu horikoa, jokalari aurreratuenentzako. Gainera, komeni da oinetako egokiak eta betaurreko babesgarriak erabiltzea, lesioak saihesteko.
Squasheko oinetakoek gainazal oso labainkorretan jokatzeko diseinatutako zola dute, labaintzea ekiditeko. Era berean, beste kirol batzuetan erabiltzen diren oinetakoek baino hobeto arintzen dituzte lurraren aurkako kolpeak, eta oro har artikulazioak eta bereziki orkatilak eta belaunak arriskuan jarri gabe jokoaren norabidea eta abiadura aldatzeko aukera ematen duten sistemak dauzkate.
Klub eta zentro gehienek erraketak eta pilotak alokatzen dituzte