"11 urterekin hasi nintzen txirrindularitzan"

Naia

Naia Amondarain naiz, Ibarrako txirrindularia. 11 urterekin hasi nintzen txirrindularitzaren munduan. Urtez urte ikasten eta gozatzen dudan kirola da.
Euskal Herri osoko Itzulian egoteak ilusio handia egiten dit. Hemengo errepideetan eta etxean egotea zoragarria da. 

Zuek ere hain polita den kirol hau probatzera animatu nahi zaituztet, pixkanaka-pixkanaka emakume gehiago izan gaitezen kirol honetan eta, oro har, edozein kiroletan.


 

 

ZURE ISTORIOA KONTATU NAHI DIGUZU?

 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu