Atzealdea Estitxu

"Zure buruarenganako segurtasuna indartzen duzu."

Estitxu

Kirola egin dut oso txikitatik. Lehen saskibaloia jokatzen nuen eta orain karatea egiten dut. Karateak konfiantza eta segurtasuna ematen dizkit. 
Zure burua defendatzen edo babesten dizun kirola da eta bizitzaren alor desberdinetan laguntzen dizu. Zure buruarenganako segurtasuna indartzen duzu. 

Geroz eta emakume gehiago gara horrelako jarduerak egitera animatzen garenak. Neskatoek ikus dezaten kirol hau ere guretzako dela. Beldurrik ez dutela izan behar. Eta azkenean asko lagunduko die hazteko garaian eta bizitzan eboluzionatzeko momentuan.

Niri kirolak izugarri eman dit fisikoki zein mentalki. 
 

 

ZURE ISTORIOA KONTATU NAHI DIGUZU?

 
Partekatu
Egin dezagun guztiok bat mugimenduarekin
https://gipuzkoa.eus/emakumeokmugimenduan Kopiatu