Newsletterra

 

Ongi etorri Gipuzkoako Eskola Kirolaren newsletterrera.

2024-25 ikasturtean zehar, bederatzi hilabeteetan, urritik ekainera, Gipuzkoako kirol eragileek, Eskola Kirolaren programaren inguruko buletin hau jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailaren bidez.

Ekimen berri honen bidez, ikasturtean zehar hilero mezu elektroniko bat bidaliko diegu gurasoei, programaren balioen eta onuren berri emanez.

Programaren oinarrien, balioen eta arrakastaren gakoen berri emango dizuegu, eta gaiari lotutako albisteak zein familian egiteko plan-proposamenak ere jasoko dituzue.

Testigantza hauek guztiak gurasoei helarazteko, zuen laguntza behar dugu; zuek zarete Aldundiaren eta gurasoen arteko lotura, eta ekimenarekin bat egitea gustatuko litzaiguke. Horretarako, hilean behin bidaliko dizuegun emaila zabaltzeko eskatu nahi dizuegu. Hiru modu dituzue:

  • Eskolako buletinean txertatu. Zenbait ikastetxek buletinak bidaltzen dizkiete astero/hilabetero gurasoei. Horietan albiste modura sartu dezakezue Eskola Kirolaren mezua, PDF artxibora lotura jarrita.
  • Ikastetxeko aplikazioan kargatu. Zenbait ikastetxek aplikazio bat erabiltzen dute gurasoekin komunikatzeko. Bertako ‘Oharrak’ atalean igo daiteke PDF artxiboa, edo lotura jarri.
  • Emaila berbidali. Aldunditik bidaltzen dizuegun mezua bere horretan berbidali dezakezue, PDF artxiboa atxikita ala lotura txertatuta.

Eskerrik asko zuen seme-alabak erdigunean jartzen dituen programarekin bat egiteagatik!

Eskola Kiroleko newsletterra (2024ko iraila)

Eskola Kiroleko newsletterra (2024ko urria)

Eskola Kiroleko newsletterra (2024ko azaroa)

Eskola Kiroleko newsletterra (2024ko abendua)