Atzealdea Lanbidearen krisia eta enplegu politikak Bigarren Errepublikaren garaian: Gipuzkoako obra publikoen adibidea
Edukiaren deskribapena: 1929ko krisialdi ekonomikoak langabeziaren igoera ikaragarria ekarri zuen Gipuzkoan. Horren aurrean, ordezkari politikoek irtenbide ezberdinak jarri zituzten abian. Erabilienetakoa probintziaren obra publikoen eta azpiegituren hobekuntzaren aukera izan zen. Konferentzia alderdi hauetan eta arrakasta izan ez zuen probintziako enplegu-agentzian oinarrituko da, Araba eta Bizkaiko adibideekin alderatuz.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Iñaki Etxaniz.
Biografia: Euskal Herriko Unibertsitateko Aro Garaikideko Historian doktorea 2019an, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko, eta Aro Garaikideko Historia Saileko partaidea da. Egun Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasten du eta Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldeko partaidea da.
2020/12/02
Iñaki Etxaniz