Atzealdea Azken 2000 urteetako paleoklima eta ingurumen aldaketak Euskal Herrian: aldakuntza naturaletik aldaketa antropikora

Azken 2000 urteetako paleoklima eta ingurumen aldaketak Euskal Herrian: aldakuntza naturaletik aldaketa antropikora

IKUSI

 

Edukiaren deskribapena: Egun guztien ahotan dago jasaten ari garen klimaren aldaketaren (berotze globala) nondik norakoak. Aldaketa klimatikoak nola eragingo digun jakiteko ezinbestekoa da aurretik pairatutakoak ikertu eta ezagutzea, haien eragin eta ondorioak zeintzuk izan ziren eta gizakiok nola egin genien aurre jakitea. Horretarako informazio paleolimatikoa gordetzen duten erregistro sedimentarioak aurkitu eta ikertu behar dira, ikus dezagun beraz zer dioten Euskal Herria inguruan topatu ditugunak azken 2000 urteetarako.

Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea

Parte-hartzailea: Eneko Iriarte

Biografia: Geologian Doktorea da -UPV/EHU, 2004-. Gaur egun Burgoseko Unibertsitatean Giza Eboluzioaren inguruko masterrean irakaslea eta Kuaternarioko geologia moduloaren koordinatzailea da. Ikerketa eta irakaskuntza lanetan Euskal Herriko Unibertsitatean (1999-2006), Kantabriako Unibertsitatean (2006-2009) eta CSIC-ean (2009-2011) aritu zen aurretik.

 
 

Data

2020/02/05

Partaideak

Eneko Iriarte

Lotutako edukiak