Atzealdea Mendebaldeko Pirinioetako erromatartzea: arkeologiak eskainitako azken ekarpenak
Edukiaren deskribapena: 2011. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak erromatar galtzadaren ertzean Mugarriluzeko (Aurizberri, Erroibar) miliarioak topatu zituen eta hori abiapuntu izan zen baskoien Pirinioetako lurraldearen erromatarkuntzaren ikerketarentzat. Horren ostean garrantzi berezia izan zuen geofisikak haren bidez aurkitu eta ikertzen hasi baitziren inguru horretako zenbait aztarnategi: Zaldua (Auritz/Aurizberri) eta Artzi (Artzibar), besteak beste. Bi gune horietan 2015a geroztik urtero antolatu dira kanpaina arkeologikoak eta ondorioz, urtetik urtera bertako jarduera eta egiturei buruzko informazio gehiago ezagutzen da. Bertan identifikatutako aztarnek lurralde menditsu horretan erromatarrek izandako presentzia uste zena baina askoz ere sendoagoa zela berresten dute. Baskoien eskualde honen ikerketa prozesua hastapenetan dago oraindik, baina iturri arkeologikoek eskaintzen duten informazioa ezinbestekoa izango da etorkizunean bertako bizimodu eta bilakaeran sakondu ahal izateko.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Oihane Mendizabal Sandonís
Biografia: (Donostia, 1992) Historian Graduatua da EHU/UPVn eta gaur egun Aranzadi Zientzia Elkartean lanean dabil Arkeologia Historikoko Departamentuan. Hiru urte daramatza Pirinioetako erromatar galtzadaren proiektuan lanean eta berriki Ibañetako pasabide eta Urrobi bailarako erromatarkuntza ikertzeko doktorego tesian hasiko da.
2019/02/19
Oihane Mendizabal Sandonís