Atzealdea Lazkaotarrak: Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere-oinarriak
Edukiaren deskribapena: Lazkaotarren leinua aski ezaguna da euskal Behe Erdi Aroaren testuinguruan, batez ere, oinaztarren buru gisa bando-gerretan nabarmenki parte hartu izanagatik. Hala ere, beraien boterearen oinarriak ez dira horrenbestean jorratu: elizen gaineko patronatuak, mendi eta sarobeen kontrola, burdinola eta erroten jabegoa, zerbitzu militarrak, eta abar. Esparru hauek guztiak garaiko euskal leinuen izaera ulertzeko ezinbestekoak dira, eta Lazkaotarren kasua, adibide aproposa.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Mikel Bengoa
Biografia: (Oñati, 1992). UPV/EHUn Historiako gradua (2015) eta Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, gizartea eta kultura izeneko masterra (2017) burutu nituen. 2018tik nire doktorego tesia burutzen ari naiz José Ramón Díaz de Durana irakaslearen (UPV/EHU) gidaritzapean eta UPV/EHUren beka baten laguntzaz.
2020/03/04
Mikel Bengoa