Atzealdea Baserriaren erro ekonomikoak: Gipuzkoako landa-paisaiaren eraikuntza historikoa
Edukiaren deskribapena: Azken 500 urteetan, Gipuzkoako landa-paisaiak baserria izan du oinarrizko unitate, haren inguruan egituratzen baitira baliabide ekonomikoak (landak, mendiak, abereak) eta baita harreman sozialak ere. Hala ere, antolakuntza-eredu hori prozesu historiko luze baten emaitza da, eta etengabeko aldaketan dago gainera, unean uneko baldintza eta beharretara egokituz. Bilakaera horren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa da gure herrien lurraldetasuna nola eratu den aztertzea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza natura eraldatzeko eta 'giza-ingurune' bat sortzeko oinarri eta motore izan direla aintzat hartuz.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Josu Narbarte Hernandez
Biografia: (Irun, 1992) Artearen Historiako graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Paduako eta Sienako Unibertsitateetako ikerketa-proiektuetan parte hartuz formatu zen arkeologian eta, Gipuzkoako museo eta erakunde kultural desberdinetan lanean aritu ondoren, egun doktoregoa burutzen ari da EHUko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen gaineko ikerketa taldean. Azken urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu arkeologikoak zuzendu ditu lurraldeko herri desberdinetan, landa-giroko ondare kulturala ikertu eta balioan jartzeko xedearekin.
2019/04/16
Josu Narbarte Hernandez