Atzealdea Konfiantza eta giza sareak (social networks) XVIII. mendeko nazioarteko merkatarien artean: euskaldunen adibidea
Edukiaren deskribapena: XVIII. mendea, oro har, hazkunde garaia izan zen nazioarteko merkataritzarentzat. Tradizionalki historialariek merkataritzaren alde kuantitatiboak eta politikoak aztertu dituzte, baina azken bi hamarkadetan merkatarien arteko harremanei arreta berezia eskaini zaie. Zer esaten digute harremanok iraganari buruz? Zergatik dira garrantzitsuak haiek ikertzea? Zertan oinarritzen ziren eta zerk ostopatzen zituen? Bira historiografiko horrekin batera agiri pribatuen eta, batez ere, merkatarien arteko eskutitzen, ikerketa nabarmen areagotu da. Hitzaldi honetan Espainiaren merkataritza kolonialean murgildu ziren merkatari euskaldunen harremanak izango dira aztergai. Haien historia ezagutzeko Armada britainiarrak XVIII. mendean zehar Atlantikoan harrapatutako korrespondentzia erabiliko dugu.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Xabier Lamikiz Gorostiaga
Biografia: Historian Doktorea eta EHUko irakaslea da. Bertan, besteak beste, Euskal Herriaren historia ekonomikoari buruzko eskolak ematen ditu. Doktore tesia atzerrian egin zuen, Royal Holloway-University of London erakundean (2006). EHUra 2012an iritsi aurretik, Universidad Autónoma de Madrid-en izan zen irakasle. Bere ikerten emaitzak euskaraz, gaztelaniaz zein ingeleraz argitaratu ditu. Bere lanik ezagunena Trade and Trust in the Eighteenth-Century Atlantic World: Spanish Merchants and their Overseas Networks liburua da, Royal Historical Society-k 2010ean argitaratua. Harrezkero hainbat artikulu eta liburu kapitulu argitaratu ditu, beti ere Aro Berriko merkatariak eta merkataritza erakundeak aztertuz.
2019/09/17
Xabier Lamikiz Gorostiaga