Atzealdea Erresumaren defentsan: Nafarroako gazteluak Gipuzkoan Behe Erdi Aroan
Edukiaren deskribapena: 1199. eta 1200. urteen artean, Gaztelako armadak konkistatu zituen Araba, Gipuzkoa eta Durangaldeako lurraldeak, ordura arte Nafarroako Erresumakoak zirenak. Hala ere, konkistak ez zuen inolako oztoporik suposatu Nafarroako erregeek Gipuzkoan kokatutako gaztelu jakin batzuen gaineko subiratasuna izaten jarraitzeko, zehazki Ausako eta Ataungo gazteluen gainekoa, eta, horrela, Nafarroak benetako aurrelari-taldeak zituen kokatuta mugan. Egoera horrek errazten zuen etsaiaren erasoen menpean egotea beti. Gainera, bi puntu nagusi izan ziren Nafarroak Giuzkoaren gaineko eragina zabaltzeko.
Antolatzailea: Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartea
Parte-hartzailea: Ander Salinas Garrido.
Biografia: Historian graduatua (2015) eta masterra Europa eta Atlantiar Mundua: boterea, kultura eta gizartean Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, doktore tesi hau egiten ari da: “La Historia medieval de Navarra a través de los alcaides, merinos y las fortificaciones militares (s. XIII-XV)”. Ikerketa lanak eta Bigarren Hezkuntzako irakasle lanak uztartzen ditu.
2019/03/18
Ander Salinas Garrido