2024/11/16
-2025/11/16
Maddi Barber da Hinrich Sachsek Museo bikoitza programaren 6. edizioan parte hartzeko hautatutako artista. Garatu duen erakusketa proposamenean ikertzen eta hausnartzen du, alde batetik, museoaren kontserbazio lanean dauden objektu arkeologikoen lekualdaketaz, eta, bestetik, argazki edo erregistro bideografiko orok berekin dakarren lekualdaketaz.
Harria eta Poltsa instalazioak bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. San Adriango aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologi talde batek gauzatzen dituen lan prozesuetan murgiltzen da filma. Jarraipen hau artxiboko materialekin tartekatuz, filmak arkeologiaren eta museografiaren arteko harremanak aztertzen ditu, bai eta bi praktika hauek objektuen desplazamendua sortzeko duten modu desberdinak ere. Bestalde, pantailak "agerpen eta harrera" egitura baten gisa dihardu, beste desplazamendu mota bat ahalbidetzen duen gailu mugikor baten gisa: irudien desplazamendua. Bi elementuak, orain instalazio honetan elkarri lotuak, autonomoak izango dira San Telmo Museoaren bilduman integratzerakoan; filma beste pantaila batzuetan ikusi ahal izango da eta mugitzen ari diren beste irudi batzuk hartuko ditu pantailak.
Ikusi Harria eta Poltsa instalazioaren inguruko informazio gehiago.
San Telmo Museoa
Museoak