Kanpainaren berriak

Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat du web gunean, zergadunak informatzeko eta BEZaren urteko aitorpen-likidazioaren aurkezpena errazteko.

2024ko aitorpen-likidazioa 2025eko urtarrilaren lehen 31 egunen barruan aurkeztu behar da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbatean, igandean edo jaiegun batean egokituz gero, ondorengo egun baliodunean amaituko da. 2025eko urtarrilaren 31an amaituko da aurkezteko epea.

Aitorpena Internetez bidaltzea derrigorrezkoa dute  Ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduan agertzen diren zergapekoek.

Enpresa horiek eta aitorpena Internetez aurkeztea aukeratzen duten gainerako zergadunek  ZergaBidea plataforma bidez bidali beharko dute aitorpena.

PAPEREAN aurkeztea aukeratuz gero, 390 eredua egiterakoan akatsik egon ez dadin, eredua  ZergaBidea web plataformatik betetzea gomendatzen da, eta inprimatu ondoren, finantza erakunde laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan entregatzea.

ITZULTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioetan, badago ikustea zein tramitetan dagoen itzulketa. Gainera, jakin daiteke informazio edo dokumentaziorik errekeritu ote zaion eta, hala bada, errekerimendu hori ikusi.

Interneten bidez aurkeztutako eta ORDAINTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioen kasuan, gerorapen eta zatikapen eskaera ere Internetez egin daiteke.

TICKETBAI

TicketBAI BEZaren kalkulagailu berria, 390 eredua. Leiho berrian irekiko da.: Egoitza elektronikoan eskuragarri dago TicketBAI Atariko bertsio berria. TicketBAI BEZ Kalkulagailua atalean ikus daiteke 390 ereduaren urteko BEZaren zirriborroa, eta baita beste aukera batzuk ere.

Aitorpen likidazioak

  1. Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean egiten dituzten zergadunek: 390 eredua.
  2. Jarduerak BEZaren erregimen erraztuan egiten dituzten zergadunek: 391 eredua.
  3. Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean eta erraztuan egiten dituzten zergadunek: 392 eredua.
  4. BEZaren entitate taldearen erregimen berezia aplikatzen duten zergadunek: 393 - 353 eredua.

Maiz egiten diren galderak

Atal honetan daukazue BEZaren urteko aitorpen-likidazio laburtzaileei buruz maiz egiten diren galderak. Leiho berrian irekiko da. (PDF) kontsultatzeko aukera.

Zigorrak

Zigortuta dago epe barruan ez ordaintzea, zergapekoek ondorengo aitorpen-likidazio batean egoera erregularizatzen badute ere zergaldia berariaz adierazi gabe. Hau da: baldin eta aurreko zergaldietan (aurreko hiruhilekoetan, kasu) sortutako ordainketak ondorengo zergaldi batean metatzen badira (adibidez: 4. hiruhilekoa likidatzeko egiten den urteko aitorpenean), Zergen Foru Arau Orokorrak 195. artikuluaren 7. apartatuan (PDF) jasotako zigorra jarriko da eta ez, ordea, Zergen Foru Arau Orokorrak 27. artikuluan. Leiho berrian irekiko da. (PDF) epez kanpo ordaintzeagatik jasotako errekargua.

Aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten ez bada zerga urraketa da, eta Zergen Foru Arau Orokorrak 202. artikuluan jasotako zigorra jarriko da.

BEZ araudiko 2024ko aldaketak

1/2024 Foru Dekretu Arauemailea. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 6koa, balio erantsiaren gaineko zerga, eliktrizitatearen gaineko zerga eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzekoa (PDF).

2/2024 Foru Dekretu Arauemailea. Leiho berrian irekiko da., irailaren 3koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea aldatzekoa (PDF).

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, (abuztuaren 7ko BOG), Balio Erantsiaren gaineko Zergariburuzkoa. (PDF)

Balio erantsiaren gaineko zergaren araudi eguneratua jasotzen du, Estatuan indarrean dagoen araudian jasotako termino berberetan, funtsean Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legean jasota dagoena.

BIH-TicketBAI

Mugak araubide erraztua eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia aplikatzeko

1/2024 Foru Dekretu Arauemailea. Leiho berrian irekiko da., otsailaren 6koa, balio erantsiaren gaineko zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Araemailearen lehenengo xedapen iragankorra aldatzen dituenak, 2023 eta 2024 ekitaldietarako araubide erraztuko eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziko jardueren limiteak aldatzen ditu, magnitudeak 150.000€tatik 250.000€tara igotzen dituelarik.

Magnitudeak 2023 eta 2024 ekitaldietarako modu honetan gelditzen dira:

  • Araubide erraztua: aurreko lehen urteko jarduera multzo osorako –salbu nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintzako jarduerak– izandako diru sarreren bolumena 250.000 eurora igotzen da.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia: aurreko lehen urteko ondasun eta zerbitzuen eskurapen eta inportazioen bolumena –salbu ibilgetuari lotutakoak– 250.000 eurora igotzen da.