392 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa. Erregimen Orokorra eta Sinplifikatua

Nork aurkeztu behar du?

Aldi berean Erregimen Orokorrean eta Erregimen Erraztuan batera tributatzen duten eta hiruhilero aitorpen-likidazioa 370 ereduan aurkeztera behartuak dauden zergadunak.

Zer aitortzen da?

Urte osoan zehar egindako eragiketak Erregimen Orokorrean aitortzen dira. Erregimen erraztuan, ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortzen dira.

Horretaz gain, ekitaldiko azken aitorpen-likidazio bezala hartzen da, beraz ez da azken hiruhileko BEZaren aitorpen-likidazioa bete behar (370 eredua).

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Itzultzekoak (Ogasunak zergadunari itzultzen dio) edo konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak.

Emaitza itzultzekoa denean subjektu pasiboaren kontu korronte baten 20 digitu jarri behar dira aitorpen-likidazioan

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Urtero. Hurrengo urtarrilaren lehen 31 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

545/2023 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., (2023ko abenduaren 13ko GAO), abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira balio eran tsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburpena aurkezteko 390, 392 eta 393 ereduak, 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna eta horiek aurkezteko moduak, tokiak eta epea. (PDF)

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

Abenduaren 19ko, HFP/1359/2023 Agindua, 2024. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 29ko, HFP/1172/2022 Agindua. Leiho berrian irekiko da., (2022ko abenduaren1eko EAO) 2023. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Abenduaren 1eko HFP/1335/2021 Agindua, 2022. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 25eko HFP/1155/2020 Agindua, 2021. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 30eko HAC/1164/2019 Agindua, 2020. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

652/2021 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira balio erantsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko erabili beharreko 390, 392 eta 393 ereduak, eredu horien eranskin komuna eta haiek aurkezteko moduak onartzen dituena. (PDF)

669/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 1164/2012 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).

1164/2012 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko 390, 391, 392, 393 eredu berriak eta 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna onartzen dituena.

Informazio interesgarria

Horretaz gain, horretarako egoki den inprimakiaren ERANSKINA aurkeztu beharko dute ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien edo bidaia agentzien Erregimen Bereziari atxikitako BEZaren subjektu pasiboek.

Lotutako zergak (ereduak)

370 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen orokorra eta erraztua

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena