370 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen orokorra eta erraztua


Nork aurkeztu behar du?

Erregimen Orokorrean eta Erregimen Erraztuan batera tributatzen duten zergadunak.

Zer aitortzen da?  

Aurreko hiruhilekoan egindako eragiketak Erregimen Orokorrean aitortzen dira. Erregimen Erraztuan, ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortuko dira.

Laugarren hiruhilekoagatik ez da 370 eredua aurkeztuko, horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 392 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak.
  • Konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 370 eredua (PDF) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 370 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko zergaldietan  erabilgarria

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea.  (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

Abenduaren 19ko, HFP/1359/2023 Agindua, 2024. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 29ko, HFP/1172/2022 Agindua, (2022ko abenduaren1eko EAO) 2023. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Abenduaren 1eko HFP/1335/2021 Agindua, 2022. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 25eko HFP/1155/2020 Agindua, 2021. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 30eko HAC/1164/2019 Agindua, 2020. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

10/2023 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, (urtarrilaren 19ko GAO) «Balioerantsiaren gaineko zergaren araubide orokorraren eta araubide berezi sinplifikatuaren hiru hilabeteko autolikidazioa» izena duen 370 eredua onetsi eta hura aurkezteko eta diru sarrera egiteko moduak eta epeak arautzen dituena.

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena

1.117/2013 Foru Agindua, abenduaren 27koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena. (PDF)

844/2012 Foru Agindua, irailaren 6ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga aitortzeko 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

Informazio interesgarria

  • Zergaren Erregimen Erraztua eta Orokorra batera aplika daitezkeen kasuak 102/92 Dekretuaren, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoaren IX. tituluaren II. kapituluan eta BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuaren VIII. tituluko Lehen eta Bigarren kapituluetan erregulatzen dira.

Lotutako zergak (ereduak)

392 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa. Erregimen Orokorra eta Sinplifikatua

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena