Jokoaren gaineko Zerga (enpresentzat)

Bingo elektronikoa

40E eredua Hiruhileko aitorpen-likidazioa. 
Aurkezpen telematikoa.
• Epemugak: apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da.

Joko kasinoak

042 eredua Hiruhileko aitorpen-likidazioa.
• Epemugak: apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren  lehen 25 egun naturalen barruan egingo da.

Makinak edo aparatu automatikoak

044 eredua Hiruhileko aitorpen-likidazioa.
• Epemugak: martxoaren, ekainaren, irailaren eta abenduaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da.

44D eredua Makina edo aparatu automatikoetan zerga ordainketa helbideratzea:
Helbideratze sisteman alta, baja edo aldaketa egiteko eskaerak epe hauetan aurkeztu behar dira:
Otsailaren 20tik martxoaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren lehen hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (urtarrila-martxoa).
Maiatzaren 21etik ekainaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren bigarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (apirila-ekaina).
Abuztuaren 20tik irailaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren hirugarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (uztaila-iraila).
Azaroaren 20tik abenduaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren laugarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (urria-abendua).

Apustuak

048 eredua Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Apustu bidezko jokoa.
• Epemugak: apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren lehen 25 egun barruan egingo da.

 

Joko jardueren gaineko zerga

763 eredua Hiruhileko aitorpen-likidazioa. Urteko edo urte anitzeko jarduerak.
• Epemugak: apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da.