Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenak (30A ereduan. Leiho berrian irekiko da., 60A ereduan. Leiho berrian irekiko da., 60S ereduan. Leiho berrian irekiko da., 60T ereduan. Leiho berrian irekiko da., N60 ereduan. Leiho berrian irekiko da. , 610 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 620 eredua. Leiho berrian irekiko da.) aurkeztu ondoren, zergadunak aitorpen horietan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren errekerimendurik jaso gabe, erregularizatzeko eskaera borondatez egin dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren kalterako: salbuespenaz edo hobariaz baliatzeko eskakizunak bete gabe, benetako oinarri ezargarria baino gutxiago aitortu duelako.
  • Zergadunaren kalterako: Salbuetsitako edota zergari lotu gabeko aitorpen bat ordaintzeko emaitzaz aurkeztea.
  • Informazio izaerakoak (N60 eredua).

Prozedura 

1. Idatzi bat aurkeztuz

Lehen bi kasuetan, hau da, bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuari bai zergadunari egindako kaltea zuzendu nahi denean, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalean (Errotaburu Pasealekua 2, 20.018  Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala ez da bete eta aurkeztu behar. (30A, 60A, 60S, 60T, 610, 620 ereduak).
  • Zerga egoera erregularizatzeak sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da egingo idatzia aurkezterakoan.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalak aitorpena berrikusi eta behin-behineko likidazioa egingo du; eta zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

Hirugarren kasuan, hau da, informazio izaerako akatsa zuzendu nahi denean, zergadunak bi aukera izango ditu: arestian adierazitako prozedurari heltzea (idatzi bat aurkeztea, bidezko aldaketa eskatuz) edota ordezko aitorpen bat aurkeztea, zerga honen N60 ereduan. Leiho berrian irekiko da. azaltzen diren aurkezpen modalitate eta lekuetan.

2. Internetez Gipuzkoataria. Leiho berrian irekiko da. bitartez aurkeztuz

Emaitza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren kalterako izan diren akatsak edo ez-egiteak zuzentzen direnean, zergadunak zuzenketa egiten izan duen atzerapenaren baitako zorra ordaindu beharko du.

  • 3 hilabete arteko atzerapena, sartu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Zergadunaren kalterako izan diren akatsak edo ez-egiteak zuzentzen direnean, Zerga Administrazioak itzuli egingo dizkio, zergadunaren zerga betekizunak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundian behar ez den moduan egindako sarrerak.