Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma

2024/10/26

-

2025/01/26

Erakusketak San Telmo Museoko Galarza fondoaren irudi aukeraketa bat aurkezten du. Egileak Gregorio González Galarza argazkilaria eta bere seme Carmelo González Campano dira. Museoko eta hiriko bilduma garrantzitsu bat da hau, 3000 argazki-dokumentu baino gehiago dituena, XX. mendearen lehen erdialdea hartzen dutenak, hiriak urte horietan izan zuen garapenari jarraiki.

Erakusketa gaika edo panoramaka egituratu da, eta irudien izaera dokumentala azpimarratzen da, hiriaren bilakaera ezagutzeko bitarteko gisa. Groseko zabalgune berria, Urumea ibaia bideratzea eta Maria Kristina eta Kursaaleko zubi berriak eraikitzea, Amarako zabalgunea eta Antiguako auzo berria, Ulia eta Igeldoko jolas-parkeak, Kontxako hondartzaren eta Alderdi Ederreko lorategien irudi berria eta abar agertuko dira gure begien aurrean, etengabe berritzen ari den hiri erakargarri eta kosmopolita bat erakutsiz.

Bisita gidatu programatuak (azaroaren 2tik aurrera):

  • Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (cas) + 18:00 (gaz)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da.
Google Calendar-era gehitu

San Telmo Museoa

Museoak