Artxiboko ‘ekosistemak’ fruituak eman ditu berriro, euskararen ezagutzaren gainekoak kasu honetan. Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan aritzen diren ikertzaileen (historiagile, filologo) eta artxibozainen arteko elkarlanari esker euskaraz idatzitako antzinako testu bat lokalizatu, identifikatu, eta nabarmendu ahal izan da.
Gehiago ikusi
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan San Juan Baleontziarekin harremana duten eskritura batzuk gordetzen ditugu. Baita Gipuzkoako ontzigintza historikoarekin erlazionatutako ehundaka eskritura gehiago kontserbatzen ditugu ere.
Gehiago ikusi
Baleak leku nabarmena izan zuen Gipuzkoako antzinako biztanleen eguneroko bizitzan. Gaur arte ailegatu zaizkigun harreman horren testigantzak oso gutxi izan dira. Estropadak halako testigantza bat ote? Notario-eskritura honen bitartez argi eta garbi ikus dezakegu zein garrantzitsua zen arraunean azkar egitea eta eta balearenganaino ailegatzen lehenak izatea.
Gehiago ikusi
Notario-eskrituren artean, ondasunen inbentarioak komunak dira, kasu honetan farmazia batenak, Irungo Ospitalekoak.
Gehiago ikusi
Batzuetan, notario-funtsen artean, jarduera judizialarekin lotutako lekukotza idatziak daude. Kasu honetan, bola-partida bat dela-eta izandako borroka bati buruzko auzi baten autoak, joko hori Gipuzkoan egin izanaren antzinatasunaren lekuko.
Gehiago ikusi
Gaur egun argazkiak eguneroko zerbait dira eta, seguru asko, gutxitan ohartuko gara horrek zer suposatzen duen. Ondoan aurkezten dugun dokumentuaren irakurketak - Donostiako zirujau baten unibertsitateko titulua- erakusten digu nola betidanik izan den beharrezkoa agiriek deskribatzea beren jabea, egiaztatu ahal izateko agiria aldean zeremana zela, hain zuzen ere, agiri horren jabea. Gauregun argazkia dugu hori lortzeko; antzina, pertsonaren deskripzio fisikoa, kasu honetan bezala.
Gehiago ikusi
Historian zehar bidaiatzea arriskugarria izan da. Ibiltzeko baimenak ezinbesteko instrumentuak izan dira gutxienezko segurtasun maila lortzeko. Hona hemen ibiltzeko baimen bat, oso antzinakoa eta berezia.
Gehiago ikusi