310 BEZaren hiruhileko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua

Nork aurkeztu behar du?

Erregimen Erraztua aplikatzen zaien jarduerak bakarrik egiten dituzten zergadunak.

Zer aitortzen da?

Ezarritako indize, modulu eta gainerako parametroen arabera aitortuko dira.  

Laugarren hiruhilekoan ez da 310 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 391 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

  • Ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Konpentsatzekoak (zergadunaren aldeko saldo negatiboa, ondorengo aitorpenetan saldo positiboekin konpentsatu ahal izango duena): Finantza entitate laguntzaileak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia) eta Herritarren Arretarako bulegoak.

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

  • 310 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena (PDF)

Azaroaren 28ko, HAC/1347/20244 Agindua, 2025. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz).

Abenduaren 19ko, HFP/1359/2023 Agindua, 2024. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  aldatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Azaroaren 29ko, HFP/1172/2022 Agindua, (2022ko abenduaren1eko EAO) 2023. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

Abenduaren 1eko HFP/1335/2021 Agindua, 2022. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak garatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

Azaroaren 25eko HFP/1155/2020 Agindua, 2021. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak aldatzen dituena (PDF gaztelaniaz).

844/2012 Foru Agindua, irailaren 6ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga aitortzeko 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

Informazio interesgarria

  • Lehen hiru hiruhilekoetan aurkeztu beharreko 310 ereduak berdinak izango dira moduluei dagozkien datuetan. Aldiz, gainerako ataletan aldatu egin daitezke.
  • Ondasun higiezinen errentamenduan aritzeaz gain (Erregimen Orokorra) Erregimen Erraztuan aitortu beharreko beste jarduera batzuk egiten badituzu, 370 eredua aurkeztu beharko duzu.
  • Era berean, 370 eredua aurkeztu beharko duzu baldin eta, Erregimen Erraztuan egonik, urtean zehar Erregimen Orokorreko jarduera bati ekiten badiozu. Kasu horretan, lehen ekitaldia amaitu arte aurkeztu behar duzu 370 eredua. Hurrengo ekitaldian 300 eredua aurkeztu beharko duzu (Erregimen Erraztutik kanpo izango baitzara).

Lotutako zergak (ereduak)

391 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa. Erregimen Erraztua

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena