Epez kanpo al nago?


Derrigorrez aurkezteko epea amaitu ondoren, zergadunak bere borondatez Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren aitorpena egin ahal izango du eredu hauetako edozein erabiliz:R-6, R-7, U-1, U-4, U-6, edo U-7.

Horrela egin ezean, Ogasun eta Finantza Departamentuak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake eta baita bidezko zigorra jarri ere.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da, kasuan-kasuan bidezkoa den ereduan.

Modalitateak eta aurkezteko lekuak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren R-6 ereduan, R-7 ereduan, U-1 ereduan, U-4 ereduan, U-6 ereduan, U-7 ereduan kontsulta ditzakezu.

Zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Ogasun eta Finantza Departamentuak, zergadunak aurkeztutako aitorpena aztertu ondoren, epez kanpo aurkezteagatik dagokion zigorra jarriko dio Zergen Foru Arau Orokorrak, martxoaren 8koak (PDF), xedatutakoarekin bat etorriz

  • Ogasun eta Finantza Departamentuarentzako kalte ekonomikorik ez dakarren aitorpen informatiboa bada: oro har, 200 euroko isuna jarriko da.
  • Zerga helbidea jakinarazteko obligazioa ez betetzea edota jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoek hura aldatzea. urraketa hori 100 euroko isunaz zigortuko da.