BEZaren hileko itzulketak


2009ko urtarrilaren 1az geroztik, eskatzen duten pertsona eta entitate guztiengana zabaldu da esportatzaileen eta bestelako operadore ekonomikoen erregistroan izena emanda dauden entitateentzat gaur ezarrita dagoen hileko itzulketen sistema, kontuan hartu gabe zer eragiketa mota egiten duten eta haien zenbatekoa zein den, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Itzulketen erregimen orokorra (saldoa urte amaieran eskatzea) ez da aldatzen, eta erregimen berriarekin batera aplika daiteke. Hala ere, erregimen berriak aukera ematen die zergadunei itzulketak hilean eskatzeko.

Hileko itzulketen erregistroan sartzeko, zergadunak (pertsona zein entitate) honako hau egin behar du:

  • Zentsu aitorpena aurkeztu eta hileko itzulketen erregistroan sartzeko eskatu.
  • Hilero eredua bide telematikoz aurkeztu (BEZaren aitorpen-likidazioak).
  • Hilero 340 eredua bide telematikoz aurkeztu (BEZaren Erregelamenduak, 1624/1992 Errege Dekretu bidez onartuak, 62.1 artikuluan aipatutako erregistro liburuetan jasotzen diren eragiketen aitorpena).

BEZaren 102/1992 Foru Dekretuak IX. tituluaren IX. kapituluan jasotako entitate taldeen erregimen berezira bildutako entitateek ere hileko itzulketen sistema erabil dezakete. Horretarako, hileko itzulketen erregistroan inskribatzeko eskatu behar du entitate nagusiak.

Jarduerak BEZaren erregimen berezi erraztuan egiten dituztenak ezin dira hileko itzulketen sisteman sartu.

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duena (PDF)

2126/2008 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzen duena (PDF)

Ereduak

036 Zentsu aitorpena

039 Entitate taldeen araubide bereziaren inguruko datuak

308 Itzulketa eskaera eredua

330 BEZaren aitorpen-likidazioa. Hileko itzulketen erregistroa

353 Entitate taldea. Baterako eredua

340 BEZaren erregistro liburuetan jasotako eragiketen aitorpena

Informazio gehiago

Araubidearen ezaugarriak. Inskripzioa eskatzeko baldintzak:

Hileko itzulketen erregistroan inskribatzeko epeak: