Epez kanpo al nago?


Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak (200 eredua, 210 eredua, 213 eredua, 214 eredua, 218 eredua, 299 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena, ereduen arabera, internetez, disketean edo paperean egin ahal izango da. Modalitate horiek eta aurkezteko lekuak honako ereduetan kontsulta daitezke: 200 eredua, 210 eredua, 213 eredua, 214 eredua, 218 eredua, 299 eredua.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzuli edo ordaintzea atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira ordaindu beharreko kuotaren gainean.
  • 4 hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada:

  • 2004ko eta aurreko ekitaldietako aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko eta ondorengo ekitaldietako aitorpenak: 100 euroko isuna.