Epez kanpo al nago?


Urteko eredu informatiboak aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Epez kanpo ezingo da kuotaren ordainketa zatikatu, sarrera aurkezpenaren momentuan egingo da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena, ereduen arabera, internetez, Editran bidez, disketean edo paperean egin ahal izango da. Modalitate horiek eta aurkezteko lekuak honako ereduetan kontsulta ditzakezu: 190 eredua. Leiho berrian irekiko da., 180 eredua. Leiho berrian irekiko da., 187 eredua. Leiho berrian irekiko da., 188 eredua. Leiho berrian irekiko da., 193 eredua. Leiho berrian irekiko da., 194 eredua. Leiho berrian irekiko da., 196 eredua. Leiho berrian irekiko da., 198 eredua. Leiho berrian irekiko da., 291 eredua. Leiho berrian irekiko da., 296 eredua. Leiho berrian irekiko da.. 345 eredua. Leiho berrian irekiko da., 181 eredua. Leiho berrian irekiko da., 182 eredua. Leiho berrian irekiko da.781 eredua. Leiho berrian irekiko da., 346 eredua. Leiho berrian irekiko da.199 eredua. Leiho berrian irekiko da., 195 eredua. Leiho berrian irekiko da.192 eredua. Leiho berrian irekiko da..

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko zigorrak

Zergadunak aurkeztu duen aitorpena Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta, berandu aurkeztu duenez, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzultzen dio):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 2004ko eta aurreko ekitaldietako aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko eta ondorengo ekitaldietako aitorpenak: 10 euro, pertsona edo entitate berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko (150 euro gutxienez).

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • 2004ko eta aurreko ekitaldietako aitorpenak: 6,01 euro, datu bakoitzeko (150,25 euro gutxienez); 18,05 euro, erregistro bakoitzeko (150,25 euro gutxienez).
  • 2005eko eta ondorengo ekitaldietako aitorpenak: 20 euro, pertsona edo entitate berari buruzko datu edo datu-multzo bakoitzeko (300 euro gutxienez).

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, handiagoa izango da zigorra.

Enpresentzako

  • 1. jakinarazpena: 300 euro
  • 2. jakinarazpena: 1500 euro
  • 3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro).