Epez kanpo al nago?


Atxikipenen eta atxikipenei buruzko konturako sarreren zerga aitorpenak aurkezteko epea amaitu denean  (110 eredua. Leiho berrian irekiko da., 111 eredua. Leiho berrian irekiko da., 115 eredua. Leiho berrian irekiko da., 117 eredua. Leiho berrian irekiko da., 123 eredua. Leiho berrian irekiko da., 124 eredua. Leiho berrian irekiko da., 126 eredua. Leiho berrian irekiko da., 128 eredua. Leiho berrian irekiko da., 211 eredua. Leiho berrian irekiko da., 215 eredua, 216 eredua. Leiho berrian irekiko da.), horretara behartuta dagoenak aurkezpen hori egin gabe, zergadunak aitorpena epez kanpo boluntarioki aurkeztu ahal izango du.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zigor handiagoa jarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena, ereduen arabera, internetez, disketean edo paperean egin ahal izango da. Modalitate horiek eta aurkezteko lekuak 110 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 111 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 115 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 117 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 123 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 124 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 126 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 128 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 211 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 215 eredua, 216 ereduan. Leiho berrian irekiko da. kontsulta ditzakezu.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak

Zergadunak aurkeztu duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta, berandu aurkeztu duenez, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu:

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean)

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.
  • 4. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira..
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %75eko isuna ezarriko zaizu (%45eko adostasuna emanez gero)..

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada (Ogasunak zergadunari itzultzen dio)

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu):

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztekoa: 30,05 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztekoa: 100 euroko isuna.


Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu):

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztekoa: 60,10 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztekoa: 200 euroko isuna.

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, handiagoa izango da zigorra.

Partikularrentzako
1. jakinarazpena: 150 euro
2. jakinarazpena: 150 euro
3. jakinarazpena: 300 euro

Enpresentzako
1. jakinarazpena: 300 euro
2. jakinarazpena: 1500 euro
3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro).