Ez-egoiliarrak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga zuzeneko tributua da, eta lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoek eta entitateek Gipuzkoako lurralde historikoan lortutako errenta zergapetzen du

Tributazio modu desberdinak daude establezimendu iraunkorrik izatearen edo ez izatearen arabera. Beraz, aurkeztu beharreko ereduak, aurkezteko epeak, sortzapena eta beste hainbat alderdi desberdinak izango dira (pertsona fisikoa edo juridikoa dena alde batera utzita).

Zehazki, Frantzian bizi eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan soldata, ordainsari, lan etekinak lortzen dituztenak, zenbait sari publiko salbuetsita, Mugaldeko Langileen Erregistroan (002 eredua) inskribatu ahal izango dira lortutako lanaren etekinak ez daitezen Gipuzkoako Lurralde Historikoan tributazioari lotuta geratu, beraz ez litzateke jatorrian atxikipena egitea egoki izango.

Errentak establezimendu iraunkorraren bitartez lortzearen kasuan, kontabilitate emaitza Sozietateen gaineko Zergari jarraiki zuzenduz zehaztuko da oinarri ezargarria, pertsona fisikoa nahiz entitatea izan. Zergaren ondorioetarako, establezimendu iraunkorra bere egoitza nagusia ez den entitate gisa tratatzen da, hau da, zerga autonomia du baina ez juridikoa.

Zerga horrekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

Partikularrak

Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak:

Establezimendu iraunkorrarekin lortutako errentak:

Lotutako beste eredu batzuk:

Enpresak

Establezimendu iraunkorrarekin lortutako errentak:

Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak:

Lotutako beste eredu batzuk: