Atxikipenak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Partikularrak

Partikularrek ez dituzte eredu horiek aurkeztu behar, 211 eredua salbuetsita, Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinak erosten dituztenek erabili beharko baitute establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe jarduten diren ez-egoiliarrek eskualdatzen dituztenean.

Eroslea izango da adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egitera behartutakoa, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan. Atxikipena prezio osoaren %3koa izango da.

Sortzapen eguna ondasuna saldu den eguna izango da. Erositako higiezin bakoitzeko aitorpen bat aurkeztuko da.

Erlazionaturiko zerga eredua honakoa da:

Gipuzkoan kokatuta dauden eta establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe jarduten diren ez-egoiliarrek eskualdatzen dituzten ondasun higiezinak erosten dituztenek erabili beharko dute.

Enpresak

Atxikipenen eta konturako sarreren zerga aitorpenak ondoko zergetako subjektu pasiboei etekinak (atxikipena eta konturako sarrerak dituztenak) ordaintzen zaizkienean aurkeztu beharko dira:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
  • Sozietateen gaineko zerga
  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga

Eredu horiek hiruhilero edo hilero aurkeztuko dira eta atxikitako zenbatekoak, edo atxiki behar izango liratekeenak, Foru Ogasunean sartuko dira, atxikipena egin dena edo ez dena alde batera utzita.

Era berean, zergaldiaren amaieran subjektu pasiboek urteko aitorpen informatibo batzuk aurkeztu behar dituzte atxikitako zenbatekoekin erlazionatuak eta, horretaz gain, atxikipena egin zaien subjektu pasiboei egindako atxikipena edo egindako bestelako konturako ordainketak egiaztatzen dituzten egiaztagiriak egin beharko dira.

Erlazionaturiko ereduak honakoak dira: