Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkeztu ondoren (300 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 308 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 309 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 310 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 320 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 330 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 341 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 347 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 349 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 370 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 390 ereduan. Leiho berrian irekiko da., 391 ereduan. Leiho berrian irekiko da. edo 392 ereduan. Leiho berrian irekiko da.), zergadunak aurkeztutako aitorpenean akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendu bat jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Aitorpen zuzentzaile edo osagarrien aurkezpena:

  • Epe barruan aurkeztutako aitorpenetan: aitorpen zuzentzaileak aurkeztu daitezke ordaindu edo itzultzeko tramiteak hasi ez diren bitartean. 
  • Epez kanpoko aitorpenetan: aitorpen osagarriak aurkeztu daitezke emaitza ordaintzera baldin bada. Bestelako kasuetan, idatzi bat aurkeztu behar da aldaketa eskatuaz, ZergaBidea plataforman. Leiho berrian irekiko da. IDAZKIAK atalean sartuaz.

Ordaintzera diren aitorpenetan ondorengo errekarguak aplikatzen dira:      

  • 3 hilabete arteko atzerapena: %2ko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.     
  • 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.      
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua gehi berandutza interesak aplikatuko dira.