Epez kanpo al nago?

Aurkezteko modalitateak

Aurkezpena, ereduen arabera, internetez edo paperean egin ahal izango da. Modalitate horiek eta aurkezteko lekuak BEZaren 300 ereduan, 308 ereduan, 309 ereduan, 310 ereduan, 320 ereduan, 322 eredua, 330 ereduan, 340 eredua, 341 ereduan, 347 ereduan, 349 ereduan, 353 eredua, 370 ereduan, 390 ereduan, 391 ereduan, 392 ereduan edo 393 eredua kontsulta daitezke.

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea amaitu denean (300 eredua, 308 eredua, 309 eredua, 310 eredua, 320 eredua, 322 eredua, 330 eredua, 340 eredua, 341 eredua, 347 eredua, 349 eredua, 353 eredua, 370 eredua, 390 eredua, 391 eredua, 392 eredua edo 393 eredua), horretara behartuta dagoenak aurkezpen hori egin gabe, zergadunak aitorpena epez kanpo boluntarioki aurkeztu ahal izango du.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak hori erregulatzera behar zaitzake eta bidezko zigorra ezarri.

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzuli edo ordaintzea atera den, bidezko errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak kitatuko ditu (aurkezpenean izan duen atzerapenagatik).

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):

Errekerimendurik gabe, Zergen Foru Arau Orokorraren 27 artikulua:

* 3 hilabete arteko atzerapena: sartu beharreko kuotaren gaineko %2ko errekargua + berandutza interesak aplikatuko zaizkio.
* 4. hilabetetik urtebete arteko atzerapena: %5ko errekargua + berandutza interesak aplikatuko zaizkio.
* Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua + berandutza interesak aplikatuko zaizkio.

Errekerimenduarekin, Zergen Foru Arau Orokorraren 195 artikulua:

* Urraketa larriagatik zerga kuotaren %75eko errekargua (%45, adostasuna badago, ZFAOren 192 artikulua) eta berandutza interesen zigorra ezarriko zaizu.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa bada (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean), ZFAOren 202 artikulua:

Errekerimendurik gabe:

  • 390-391-392-300-309-310-320-330-370 ereduak, 100 euroko zigorra.
  • 347-349 ereduak, 150 euroko zigorra.

Errekerimenduarekin:

  • 390-391-392-300-309-310-320-330-370 ereduak, 200 euroko zigorra.
  • Modelos 347-349 ereduak, 300 euroko zigorra.

Zigorrak errekerimenduei ez erantzuteagatik

Zigorrak aitorpenen errekerimenduaren epeari kasu ez egiteagatik, ZFAOren 208 artikulua

  • 1. jakinarazpena: 150 euro.
  • 2. jakinarazpena: 300 euro.(150 euro aurrez ordaindutako 150 euro kenduta)
  • 3. jakinarazpena: 600 euro (300 euro aurrez ordaindutako 300 euro kenduta)

Zigorrak dokumentazioa, informazioa edo beste daturen bat emateko errekerimenduari ez erantzuteagatik, ZFAOren 208 artikulua

  • 1. jakinarazpena: 300 euro.
  • 2. jakinarazpena: 1.500 euro. (1.200 euro aurrez ordaindutako 300 euro kenduta)
  • 3. jakinarazpena: Aurreko urteko negozio bolumenaren %2 (10.000 euro gutxienez eta 400.000 euro gehienez), aurrez ordaindutako 1.500 euro kenduta.
     

Autolikidazioak  bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez ez aurkeztea

Tramitazio elektronikora behartuta daudenek, paperean aurkezteak 300 euroko isuna du, ZFAOren 204 artikulua